Nahitaezko itxieragatik kaltetutako negozioentzako aparteko laguntza-neurriak

Nori zuzendua

Irunen eta Hondarribian beren jarduera ekonomikoak erabat itxi behar izan dituzten guztiei, SARS-CoV-2 gaitzak eragindako infekzioen hedapenari eusteko agintari eskudunek ezarritako establezimendu eta zerbitzuen erabateko itxierak eraginda.

2022. urtean indarrean jarraitzen badute edo SARS-CoV-2ak eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko neurri berriak hartzen badira, eta horrek lokalen, establezimenduen, zerbitzuen edo jardueren erabateko itxiera ezartzen badu, ukituek indarrean dagoen ordenantzan araututako tarifen hobaria eskatu ahal izango dute, betiere itxiera hori erabatekoa eta eraginkorra izan bada, eta hori egiaztatuko da uraren, argiaren, gasaren eta abarren kontsumoen bidez.

Dekretatutako erabateko itxieraren eta benetako itxieraren iraupena hogeita hamar egunekoa edo gutxiagokoa bada, hobaria bakoitzari dagokion ordenantzan aurreikusitako tarifen hileko bati dagokion kuotaren %100ekoa izango da. Dekretatutako erabateko itxieraren eta benetako itxieraren iraupena hogeita hamar egunetik gorakoa bada, hobaria bakoitzari dagokion ordenantzan aurreikusitako tarifen bi hilerokori dagokion kuotaren %100era iritsiko da.

Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuaren Eranskinean edo hura aldatzen edo ordezten duen araudi autonomikoan xedatutakoaren arabera itxitako establezimenduen kasuan, aparteko hobaria 2022. urtean izandako erabateko eta benetako itxialdiari dagozkion tarifen kuoten %100ekoa izango da.

Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren III. eta IV. taldeetan sailkatutako establezimenduen kasuan, beren jarduera I. eta II. taldeen arabera garatzen ari badira, ezohiko hobaria III. eta IV. taldeei dagokien jarduera nahitaez ixteko aldian aplikatu beharreko tasen % 50ekoa izango da, eta urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hobari hauek behin baino ez dira eskatu beharko.

Fakturak ordaintzeko zailtasunak dituzten abonatuek Txingudiko zerbitzuekin harremanetan jarri beharko dute fakturak atzeratzeko edo zatitzeko eskatzeko.

Neurri hori aplikagarri zaien jarduera epigrafeak

SARS-CoV-2ren hedapenari eustearekin zerikusia duen legezko araudiaren ondorioz nahitaez itxi behar den edozein jarduera.

RequisitosBaldintzak

CalendarioEskatzeko epea

documentación requeridaEskatutako dokumentazioa