Ordainketa kaltebera egitera behartuta daudenen kategoria urtero berritu beharko du interesdunak. Horretarako, beste aitorpen-eskaera bat aurkeztu beharko du, behar bezala beteta eta dokumentatuta, urtarrilean eta otsailean horretarako irekiko den epean.
OHARRA
Familiaren batek uraren eta zaborren fakturak ordaintzeko zailtasunak baditu neurri hau aplikatu aurretik, dagokion laguntza eskatzea proposatzen da, ohi bezala, dagozkien udaletako gizarte zerbitzuetan, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen edo laguntza berezien bidez bideratzeko. Era berean, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ez jaso arren Gizarte Larrialdietarako Laguntzen onuradun direnek une jakin batean uraren eta zaborren ordainagiriak ezin badituzte ordaindu, haiek ere Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dute, euren unean uneko egoera arintzeko udaletan dauden Gizarte Larrialdietarako Laguntzen edo laguntza berezien bidez.