Sistemaren funtzionamendua

Gai organikoa jasotzeko edukiontzia egiaz erabiltzea.

Ulertuko da gai organikoa jasotzeko edukiontzia egiaz erabiltzen dela hilean gutxienez hiru aldiz erabiltzen bada (egun desberdinetan), urtean gutxienez 9 hilabetetan.

Gutxienez 9 hilabete egiaz erabili behar dute 12 hilabetetan izena emana dutenek.


Sisteman alta emanda urte osoa betetzen ez duten erabiltzaileentzat neurri horren araberako epeak hartuko dira kontuan.

Era honetan, oporraldietan edo antzeko egoeretan izaten diren ez egoteak aurreikusi nahi dira.

  • Urtea bukatutakoan egiaztatuko da edukiontzia egiaz erabili den ala ez den. Gutxieneko baldintza hori ez bada bete, tasa erregularizatuko da eta goian adierazitako arau horiek bete ez dituzten abonatuek ordaindu egin beharko dute 2 tasen artean dagoen aldea (Gehienez 63,24 euro urteko).

Eskualdeko 18.200 familiak egiten duten bezala gai organikoaren gaikako bilketan parte jartzen jarraitzera animatzen zaituztegu, horri esker, guztion artean nabarmen murriztuko baitugu zabortegietara bidaltzen ditugun hondakinen kopurua.

Sistemaren funtzionamendua