Aurkezpena

Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak ezohiko hainbat neurri hartu ditu herritarren premiei erantzuteko, Covid-19 gaitzak eragindako osasun alarmari aurre egiteko.

Neurri horien helburua da zaurgarritasun egoeran dauden kolektiboak eta osasun krisiak gehien kaltetutako jarduera ekonomikoak babestea; zehazki, arazo ekonomikoak dituzten familiak eta agintari eskudunek aginduta establezimenduak eta zerbitzuak aldi baterako itxi behar izan dituztenak, SARS-CoV-2 gaitzak eragindako infekzioak ez zabaltzeko.

Bizi dugun ezohiko egoera honek neurri bereziak hartzea eskatzen du. Une honetan, gehien behar duenarengandik hurbil egon nahi dugu. Gure helburua da uraren edo zaborraren faktura ordaintzeko zailtasunak dituzten familiek dagokien laguntza jasotzea eta gelditu behar izan dituzten jarduera ekonomikoei hobaria aplikatzea.

Zehazki, kaltetuek tarifen hobaria eskatu ahal izango dute, itxiera erabatekoa eta egiazkoa izan bada.

Neurrien helburua da egoera ahulean dauden kolektiboak eta osasun krisiak gehien kaltetutako jarduerak babestea
Irun