Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia (Astelehenetan)
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Gaurkotasuna

Txingudiko Zerbitzuek bi kamioi berri erosi eta landa-eremu nahiz Hondarribiko Alde Zaharreko edukiontziak berritu ditu, hondakinen bilketa hobetzeko

 Bidasoa Beherea, 2024ko ekainaren 18a. Irisgarritasun zaileko eremuetan hondakinak biltzeko zerbitzua optimizatzeko asmoz, Txingudiko Zerbitzuek hondakinak jasotzeko bi kamioi berri erosi ditu eta Hondarribiko Alde Zaharreko zein landa eremuetako edukiontziak aldatu. Inbertsio honekin, Txinzerrek bere zerbitzuen etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa berresten du, hondakinen kudeaketan eraginkortasun operatiboa eta jasangarritasuna sustatuko duten konponbideen aldeko apustua eginez. 

Bilketa-kamioi berriak 

Bi kamioi berri erosi dira, aurrekoak baino txikiagoak eta maniobratzen errazagoak; 8 metro kubikoko edukiera dute, eta landa-eremuetan eta Hondarribiko Alde Zaharrean hondakinak jasotzeko berariaz diseinatuta daude. Ibilgailu horiek pisatze-sistema integratu bat dute, bildutako edukiontzi bakoitzaren pisua erregistratzeko. Gainera, bilketa-ibilbideen kudeaketa errazten duen teknologia aurreratu batez hornituta daude, honako informazioa helarazteko: 

  • Bilketa-puntuen kudeaketa 
  • Ibilbidearen betetze-maila monitorizatzea 
  • GPS posizioaren jarraipena 
  • Abisuak eta alertak kudeatzea 

Kamioi horietan integratutako teknologiari esker, bilketa-bideak optimizatu ahal izango dira, edukiontzi-kopurura eta gune bakoitzean behar den bilketa-maiztasunera hobeto egokituz. 

Edukiontzi berriak 

Irungo eta Hondarribiako landa-eremuetan, 1.700 litroko edukiontziak ordezkatu egin dira. Atzeko kargako modelo berriak  1.000 litroko edukiera dute. Eguneratze horrek bilketa-zerbitzuaren eraginkortasuna hobetzeko beharrari erantzuten dio, eta bolumen handieneko edukiontziek kamioientzat zein langileentzat sortzen zituzten arazoak sahiestuko ditu. 

Alboko kargako edukiontzien bidez biltzea bideragarria ez den eremuetan, errepideetako bidegurutzeetan irlatxoak jarri dira sakabanatutako etxebizitzei zerbitzua emateko. Irlatxo horiei esker, hondakinak lau ontzitan bereiz daitezke: papera, ontzi arinak, beira eta errefusa. Ontzi guztiak instalatu ezin diren kasuetan, edukiontzi bakarra jarri da errefusarentzako. Guztira, 20 bilketa-gune jarri dira: 13 paper-edukiontzi, 13 ontzi-edukiontzi eta 34 errefusa-edukiontzi. 

Hondarribiko Alde Zaharrean, 1.700 litroko edukiontzi zaharrak 1.200 litroko modelo modernoagoekin ordezkatu dira, 31 guztira, eta bilketa-puntuak 5 izango dira 4 beharrean: 

  • Ontzi-arinen 8 edukiontzi 
  • 7 paper-edukiontzi 
  • Materia organikoaren 5 edukiontzi 
  • 5 beira-edukiontzi 
  • 11 errefusa-edukiontzi 

Hobekuntza horren helburua hondakinen kudeaketa optimizatzea ez ezik, Alde Zaharreko ingurunean edukiontziak modu harmoniatsuagoan integratzea ere bada. 

“Txingudiko Zerbitzuetan efizientziarekin eta jasangarritasunarekin konprometituta gaude, eta hondakinen kudeaketan etengabeko hobekuntzak egiten saiatzen gara. Aipaturiko azken berrikuntzek argi erakusten dute etengabe kalitatezko zerbitzua eskaintzeko lan egiten dugula, ingurumena errespetatuz eta eremu bakoitzaren beharretara egokituz, azpimarratu du Valentin Gonzalez Txingudiko Zerbitzuetako hondakinen eta hiri-garbiketaren arduradunak. 


 

 

 
 

Txingudiko Zerbitzuek bat egin dute Ekoetxeak Ingurumenaren Nazioarteko Egunean antolatutako garbiketa kolektiboarekin

 Irun, 2024ko ekainaren 5a. Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Txingudiko Zerbitzuek bat egin dute Ekoetxeak, Recicla-Birziklatu eta Ekopatruilak Irun elkarteen laguntzarekin, antolatutako garbiketa kolektiboarekin. Garbiketa-eguna datorren larunbatean, ekainak 8, izango da, eta Irungo Meaka eremuak garbituko dituzte: Ibarlako zonalde bat eta Arbes auzotik hasi eta La Juanita aurreko haur-parkeraino. 

Jardueran bildutako hondakinak eremu horretan dauden birziklatzeko lau irlatxoetan botako dira. Bilketa eraginkorra ziurtatzeko, Txingudiko Zerbitzuak aldez aurretik edukiontzi horiek guztiak husteaz arduratuko da. 

Mundu jasangarriago baten alde borrokatzea eta gure hiriak garbi mantentzea guztion erantzukizuna da. Jar ezazu zure aletxoa eta egin ezazu bat ekimen honekin.  Lagundu ingurumen jasangarriago bat eraikitzen! 

 

Irungo Udala eta Txingudiko Zerbitzuak, jai garbi eta jasangarrietarako prest

 

  • Jaietan, inbertsio ekonomikoa% 30 handituko da. Dispositibo teknikoa eta pertsonala indartuko dira, guztira 110 lanaldi gehigarrirekin.
  • Guztira, 20.000 edalontzi berrerabilgarri banatuko dira Urdanibia plazako lau txosnetan.

 

Irun, 2024ko ekainaren 3a. San Pedro eta San Martzial jaiak gain-gainean ditugu, eta Irungo Udala eta Txingudiko Zerbitzuak prest daude ospakizunei hasiera emateko. Jai garbi eta jasangarriak izango direla ziurtatzeko, nabarmen indartuko dira giza baliabideak eta baliabide teknikoak. Garbiketa dispositibo berezia ekainaren 15ean jarriko da martxan eta etengabe mantenduko da ekainaren 22tik uztailaren 4ra bitartean. 

Borja Olazabal Garapen Iraunkorreko ordezkariak gogorarazi duenez,"oso garrantzitsua da bateragarri egitea jaien gozamena eta ohitura jasangarriekin”. “Udalean dugun espirituaren parte da eta, horregatik, aurten ere, esaterako, txosnetan edalontziak berrerabiltzeko ekimenarekin jarraitzen dugu. Guztion erantzukizuna da ahalik eta San Martzial jasangarrienak izaten laguntzea, eta Udalak eta Txingudiko Zerbitzuek garbiketarako eta birziklapenerako dispositibo handia prestatu dugu helburu hori lortzen laguntzeko ".

Horrela, jaiegunetan inbertsio ekonomiko garrantzitsua egingo da kaleak garbi egon daitezen. Leire Zubitur gerenteak adierazi bezala, langileen errefortzu bat ezarriko da, 110 lanaldi gehigarrirekin, festetako egun guztietan banatuta. Bestalde, Zubiturrek azaldu duenez, " ohiko zerbitzuaren eguneroko kostua 12.715 eurokoa bada, jaietako egun bakoitzean kopuru hori % 30 handituko da". Leire Zubiturrek herritarren laguntzaren garrantzia azpimarratu du, jaietan ere garbitasuna mantentzeko: "Hondakinen sorrera minimizatzea da gakoa. Herritarrei dei egin nahi diet errespetuz joka dezaten eta birziklatzeko gaikako bilketa-guneak erabil ditzaten. Ez da garbiagoa gehien garbitzen duena, gutxien zikintzen duena baizik”.

Urtero bezala, arreta berezia jarriko da jende gehien biltzen den guneetan. Garbiketa-brigadak egunero antolatuko dira eguneko lehen orduetan ospakizun gehienak biltzen dituzten eremuak ekortzeko eta garbitzeko, hala nola San Juan plaza eta haren ingurua, Kale Nagusia, Sargia Parkea, Kolon eta inguruak, Zabaltza-Luis Mariano, Pio XII, Iparralde etorbidea, Ficoba, Euskal Jai frontoia,  Istillaga edo Erromes, besteak beste. Lan horien aurretik, beira eta ontziak eskuz bereiziko dira, errefudan amaitzen diren hondakinen kopurua murrizteko. Gainera, bilketa maiztasuna handituko da hala eskatzen duten irlatxoetan, egunero hondakin-zati guztiak hustuz.

Birziklapen-guneak

Hondakinen kudeaketari dagokionez, birziklatzeko hamar puntu berezi jarriko dira funtsezko guneetan, gaikako bilketarako seinale argiekin:  

  • Urdanibia plazako txosnak: txosna bakoitzak edukiontzi organiko bat eta 120 l-ko beirazko edukiontzi bat izango ditu. Gainera, guztientzat puntu bat jarri da kanpoaldean, kartoia, ontziak eta beira bereizteko edukiontziekin, eta bilketa-maiztasuna ere indartuko da.
  • FICOBA: hainbat puntu jarriko dira gaikako bilketarako lau edukiontzirekin, eta, gainera, beste edukiontzi orokor bat azoketako salerosleentzat materia organikoa, ontziak, kartoia eta beira bereizteko.
  • Erdigunea: herritarrentzat oro har, birziklatzeko hainbat puntu jarriko dira, gaikako bilketarako lau edukiontzirekin. Puntu horietako bakoitzak seinaleztapen espezifikoa eta oso agerikoa izango du.

Zubiturren esanetan, iaz ez ziren behar bezala erabili gaikako zakarrontziak, eta horrek zaildu egiten du birziklapen eta garbiketa prozesua. "Aurten, dei berezia egiten diegu herritarrei zaborra lurrera bota ez dezaten eta gaikako zakarrontziak behar bezala erabil ditzaten. Hiria garbi mantentzea guztion zeregina da. Guztion konpromisoak jai atseginagoak eta jasangarriakoak izaten laguntzen du", adierazi du Zubiturrek. 

Edalontzi berrerabilgarriak

Txingudiko Zerbitzuek 20.000 edalontzi berrerabilgarri jarriko ditu Urdanibiako plazako lau txosnen esku, 5.000 bakoitzarentzat. Edalontziak erabiltzeko sistema ohikoa izango da: txosnetan egongo dira salgai euro bateko prezioan. Ondoren, edalontzia txosnan itzultzean, ordaindutako euroa itzuliko da. Jaiak amaitu ondoren, Txingudiko Zerbitzuak arduratuko da entregatutako edalontzi guztiak biltzeaz, eta enpresa espezializatu batean garbituko dira, etorkizunean berreabilitzeko moduan egon daitezen. 

"Hiri garbia herritar arduratsuen isla da. Jar ezazu zure aletxoa eta lagundu jaiak ingurumenarekiko errespetuzkoak izan daitezen!", gogoratu du Zubiturrek.

 

Web orriaren oina
© 2026 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)