Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia (Astelehenetan)
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Gaurkotasuna

Objektuei beste aukera bat emateko, Merka2dasoa Hondarribira itzuliko da

 Hondarribia, 2026ko uztailaren 3a. Datorren uztailaren 19an, igandean, Arma Plazak Merka2dasoaren edizio berri bat hartuko du, Txingudiko Zerbitzuak-ek antolatutako ekimena, helburua objektuen berrerabilera sustatzea eta kontsumo eredu jasangarriago baten alde egitea dena. Azoka 10:00etatik 14:00etara izango da, eta dagoeneko zabalik dago salmenta postu batekin parte hartu nahi duten herritarren izen-ematea.

Merka2dasoak etxean erabiltzen ez diren objektuei erabilera berri bat emateko aukera eskaintzen du, haien zikloa luzatuz eta hondakin bihurtzea saihestuz. Ekimen honek ekonomia zirkularra eta kontsumo arduratsua sustatzen ditu, produktuen erabilera luzatuz eta hondakinen sorrera murrizten laguntzeko.

Aurreko edizioetan bezala, egoera onean dauden bigarren eskuko objektuak saldu ahal izango dira; besteak beste, kirol materiala, arropa, poltsak, jostailuak, liburuak, etxetresna elektriko txikiak eta antigoaleko piezak. Ez da onartuko produktu berrien edo stocketako artikuluen salmenta, ezta azoka honetarako berariaz egindako eskulanena edo bitxiena ere.

Ohiko salmenta postuez gain, gordailu bidezko salmentarako gunea ere egongo da. Aukera horren bidez, salmenta posturik jarri ezin duten herritarrek euren objektuak antolakuntzaren esku utzi ahal izango dituzte, azokan zehar haien izenean sal daitezen.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Txingudiko Zerbitzuak-en webgunean eskuragarri dagoen galdetegiaren bidez.

 

Jai garbiago eta jasangarriagoak sustatzeko, garbiketa eta hondakinen kudeaketa indartuko dituzte Irungo Udalak eta Txingudiko Zerbitzuak-ek

·      Garbiketa eta hondakin bilketarako dispositibo bereziak 127 lanaldi osagarri izango ditu, eta ohiko zerbitzuaren eguneroko kostuaren %12,5eko igoera ekarriko du.

·      30.000 edalontzi berrerabilgarri banatuko dira, eta gaikako bilketa indartuko da hirian zehar banatutako 10 birziklatze-gune berezirekin.

Irun, 2026ko ekainaren 12a. Irungo Udalak eta Txingudiko Zerbitzuak-ek garbiketa eta hondakinen kudeaketarako dispositibo berezia jarriko dute berriro martxan San Pedro eta San Martzial jaiak direla eta. Helburua da jaietako jarduera handieneko egunetan espazio publikoak garbi mantentzea eta jai jasangarriagoak sustatzea.

Dispositiboa ekainaren 7an jarri zen martxan, eta 20tik uztailaren 3ra bitartean areagotuko da, hirian jende gehien biltzen den eta jarduera handiena izaten den egunekin bat eginez.

Epe horretan, ohiko zerbitzuaren eguneroko kostua, 13.309 eurokoa, %12,5 handituko da aurreikusitako indartze neurriei erantzuteko. Horrez gain, guztira 127 lanaldi osagarri egingo dira, batez ere kale-garbiketa, hondakin bilketa eta jaietan jende gehien biltzen den guneetako mantentze lanak indartzeko.

Indartze neurri handienak izango dituzten egunen artean, ekainaren 30a da aipagarriena. Izan ere, egun horretan 25 lanaldi osagarri aurreikusi dira, Alardearekin eta jaietako gainerako ekitaldiekin lotutako beharrei erantzuteko.

Jaietako beharretara egokitutako zerbitzua

Jaietan zehar, garbiketa-zerbitzuek goizeko lehen ordutik jardungo dute jende gehien biltzen den guneetan. Horien artean daude San Juan plaza, Kale Nagusia, Sargia parkea, Colón ingurua, Zabalgunea, Ficoba, Euskal Jai, Istillaga eta Erromes.

Lan aipagarrien artean artean kale-garbiketa eta hondakin bilketa indartzeko lanak izango dira; baldeoa eta material birziklagarriak eskuz bereizteko lan espezifikoak. Helburua gaikako bilketaren emaitzak hobetzea, material gehiago berreskuratzea eta errefusera bideratzen diren hondakinen kopurua murriztea da. Bestalde, hondakinak biltzeko hainbat gune indartuko dira, eta edukiontziak maizago hustuko dira jaietan hondakin gehien sortzen diren eremuetan.

Bestalde, Irungo Udaleko Garapen Jasangarriko ordezkari Borja Olazabalek azpimarratu du Irungo Udalaren eta Txingudiko Zerbitzuak-en arteko lankidetza funtsezkoa dela jaietan sortzen diren beharrei erantzuteko eta hiria jarduera handiko egun horietan egoera egokian mantentzeko.

“Jarduera handiko egun hauetan espazio publikoak egoera onean mantentzeak plangintza zehatza eta inplikatutako zerbitzu guztien arteko koordinazioa eskatzen ditu”, adierazi du Olazabalek.

Ildo beretik, Txingudiko Zerbitzuak-eko Hondakin eta Kale Garbiketako arduradun den Valentin Gonzalezek azaldu duenez, “Neurri hauek jaietan hirian izaten den jarduera handiagoari erantzuteko prestatu dira, eta horretarako kale-garbiketa zein hondakin bilketa indartuko dira”.

Indartze-neurri horietarako aurreikusitako inbertsioa 25.188,22 eurokoa da.

Hondakinen bereizketa errazteko, birziklatze gune gehiago

Aurten ere, gaikako bilketa izango da zerbitzuaren ardatz nagusietako bat. Horretarako, hiriko hainbat gunetan banatutako eta behar bezala seinaleztatutako 10 gune berezi jarriko dira.

Urdanibia plazako sei txosnetetako bakoitzea beira eta materia organikoa biltzeko edukiontzi espezifikoak izango ditu. Horrez gain, ontzi arinak, kartoia eta beira bereizteko gune komun bat ere egongo da.

Ficoban, hondakinen frakzio nagusiak biltzeko hainbat puntu jarriko dira. Barraken arduradun bakoitzak ere edukiontzi bana izango du.

Azkenik, hiriguneko hainbat eremutan herritar guztien eskura egongo diren birziklatze guneak gaituko dira.

“Gaikako bilketarako gune horiek jaietan sortzen diren hondakinen kudeaketa errazten dute, eta martxan jarriko diren gainerako neurrien osagarri dira”, gaineratu du Gonzalezek.

Edalontzi berrerabilgarria, jaietan errotutako neurria

Hondakinak murrizteko helburuarekin, Txingudiko Zerbitzueak-ek 30.000 edalontzi berrerabilgarri banatuko ditu hirian instalatutako txosnen artean. Ohiko sistema jarraituko du: euro baten truke eskuratu ahal izango da, eta zenbateko hori itzuli egingo da edalontzia gaitutako edozein puntutan entregatzean.

Jaiak amaitu ondoren, jasotako edalontziak enpresa espezializatu batera eramango dira garbitu eta etorkizuneko ekitaldietan berrerabili ahal izateko.

“Edalontzi berrerabilgarria hiriko jaietan erabat txertatuta dagoen neurria da, eta urteak daramatzagu haren bidez hondakinen sorrera murrizten eta baliabideen erabilera arduratsuagoa sustatzen”, adierazi du Olazabalek.

Irungo Udalak eta Txingudiko Zerbitzuak-ek herritarren lankidetza eskatu dute jaietan hiria garbi mantentzen laguntzeko eta, eguneroko keinu txikien bidez, gero eta jasangarriagoa den jai eredu baten alde egiteko.

 

Hondarribiko Erdi Aroko Azokaren ondorioz gaikako bilketan egingo diren behin-behineko aldaketak

Hondarribia, 2026ko ekainak 9. Ekainaren 13 eta 14an Hondarribiko Erdi Aroko Azoka dela eta, Alde Zaharreko gaikako bilketa puntu batzuk aldi baterako lekuz aldatuko dira.

Ekainaren 11tik aurrera, osteguna, Denda Kaleko edukiontzi ginea General Leibakoarekin bateratuko da. Horrez gain, materia organikoaren eta beiraren atez ateko bilketa-puntuak behin-behinean honako kokaleku hauetara aldatuko dira:

·         Denda Kaleko materia organikoaren eta beiraren atez ateko bilketa General Leibako edukiontzi gunera lekualdatuko da.

·         Juan Laborda eta San Nikolas kaleen arteko izkinan dagoen materia organikoaren eta beiraren atez ateko bilketa Juan Labordako edukiontzin gunera lekualdatuko da.

·         Apezpiku plazako materia organikoaren eta beiraren atez ateko bilketa Damarri plazara lekualdatuko da.

Erdi Aroko Azoka amaitutakoan, bilketa puntu guztiak ohiko lekuetara itzuliko dira.

 

Web orriaren oina
© 2026 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)