Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia (Astelehenetan)
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Gaurkotasuna

Jendaurreko Arreta Bulegoaren kokalekua aldatuko da, behin-behinean, apirilaren 11tik aurrera

  • Apirilaren 10ean Jendaurreko Arreta Bulegoa (OAP) itxita egongo da.
  • Apirilaren 11tik aurrera, Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentroan (GSIN) artatuko dugu, 9:00etatik 14:00etara. Epe horretan, salbuespen gisa, aurretiazko hitzordua beharko da arreta jasotzeko. 
Irun, 2024ko apirilaren 8a. Instalazioak hobetzeko asmoz Jendaurreko Arreta Bulegoan (OAP) egingo ditugun birmoldaketa-lanak direla eta, bulegoa Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentrora (GSIN) lekualdatuko da aldi baterako, zerbitzuaren jarraitutasuna bermatzeko. 

Aldi baterako lekualdaketa hori dela eta, datorren apirilaren 10ean bulegoa itxita egongo da. Hala ere, zerbitzua telefonoz nahiz posta elektroniko bidez eskaintzen jarraituko dugu. Apirilaren 11tik aurrera, eta obrak dirauen bitartean, gure bulegoaren ondoan dagoen Juncal kaleko 22an -Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentroan (GSIN)- artatuko ditugu abonatuak, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara. 

Kalitatezko arreta bermatzeko eta jende pilaketak saihesteko, aurretiazko hitzordua duten pertsonak baino ez dira artatuko. Neurri hori behin-behinekoa da, espazio berriaren ezaugarriak direla eta. 900 119 384 telefono zenbakira deituta edo idatzi txingudi@txinzer.eus helbide elektronikora idatzita eskatu ahal izango da hitzordua. 

Aldez aurretik, mila esker zuen ulermen eta lankidetzagatik. 
 

Obrak Aureliano Lopez Becerra kalean, apirilaren 3tik 12ra

 Irun, 2024ko martxoaren 26an. Apirilaren 3tik 12ra bitarte obra bat egingo da Aureliano Lopez de Becerra kalean (Kolon pasealekuaren atzealdean), inguru horretako saneamendu-sistema hobetzeko. Gaur egun, saneamendu-sistema nahiko zaharkitua eta egoera txarrean dago, eta Aureliano López Becerra (1etik 5era), Juan Arana (4tik 14ra), Gipuzkoa Etorbidea (2tik 6ra) eta Kolon pasealekua (29tik 41era) kaleek mugatzen duten etxadi osoaren isurketak biltzen ditu. Sistema hori, aldi berean, Kolon pasealekua zeharkatzen duen galeria batekin lotzen da, Cipriano Larrañagara iritsi arte.

Estolda horrekin konektatzen duen kolektore nagusia hondoratuta dago puntu zehatz batean, eta, ondorioz, saneamendu-sistemak gainezka egiten du. Arazo hori konpontzeko beharrezkoa da obra bat egitea. 5 metro inguruko sakonera duten indusketak egingo dira, hautsitako hodia konpontzeko eta, aldi berean, sistemaren zati zaharra etorkizunean ikuskatzea eta, beharbada, konpontzea ahalbidetuko duen egitura bat eraikitzeko.


Obrak eragin zuzena izango du kaleko garaje eta jardueretan: Ibilgailu zein oinezkoen sarbidea etenda egongo da 8 00etatik 19:00etara, apirilaren 3tik 12ra, egun horiek barne.


 

Edukiontzietan eragozpenak Itzulia 2024 dela eta

 Irun, 2024ko martxoaren 22a. Apirilaren 1ean, Itzuliaren 100. edizioa Irundik abiatuko da, eta tropelak hiriko kaleak zeharkatuko ditu apirilaren 1ean eta 2an. Txirrindularien segurtasuna eta ekitaldiaren garapena bermatzeko, ibilbideko hainbat edukiontzi mugitu beharko dira. 

 

 
 
 
 
 
 

EDUKIONTZIEN MUGIMENDUA ITZULIA 2024 DELA ETA 

 
 
 
 
 

HELBIDEA 

 
 
 
 

EGUNA 

 
 
 
 

BEHIN-BEHINEKO KOKAPENA 

 
 
 
 

BIRKOKATZEA 

 
 
 
 
 

PLAZA J. R. AGIRRETXE 

 
 
 
 

2024ko martxoaren 31, igandea 

 
 
 
 

ALDAPETA 7 

 
 
 
 

2024ko apirilaren 2a, asteartea 

 
 
 
 
 

GIPUZKOA 8 ETORBIDEA 

 
 
 
 

2024ko martxoaren 31, igandea 

 
 
 
 

GIPUZKOA ETORBIDEA 24 

 
 
 
 

2024ko apirilaren 2a, asteartea 

 
 
 
 
 

GIPUZKOA 1 ETORBIDEA 

 
 
 
 

2024ko martxoaren 31, igandea 

 
 
 
 

GIPUZKOA ETORBIDEA 24 

 
 
 
 

2024ko apirilaren 2a, asteartea 

 
 
 
 
 

ELIZATXO 1 ETORBIDEA 

 
 
 
 

2024ko martxoaren 31, igandea 

 
 
 
 

ARTALEKU 1 

 
 
 
 

2024ko apirilaren 2a, asteartea 

 
 
 
 
 

URDANIBIA PLAZA 7 

 
 
 
 

2024ko martxoaren 31, igandea 

 
 
 
 

URDANIBIA PLAZA (EUSKALTEGIAREN AURREAN) 

 
 
 
 

2024ko apirilaren 2a, asteartea 

 
 
 
 
 

ARABA KALEA 28 

 
 
 
 

2024ko martxoaren 25, astelehena 

 
 
 
 

ARABA KALEA 32-34 

 
 
 
 

2024ko apirilaren 2a, asteartea 

 
 
 
 
 

PERUJARAN KALEA 1 

 
 
 
 

2024ko martxoaren 25, astelehena 

 
 
 
 

PERUJARAN KALEA 3 

 
 
 
 

2024ko apirilaren 2a, asteartea 

 
 
 
 
 

 EGUZKITZALDEA KALEA - EUSKAL HERRIA BIRIBILGUNEA 

 
 
 
 

2024ko martxoaren 25, astelehena 

 
 
 
 

SAN JOSE OBRERO KALEA 2 

 
 
 
 

2024ko apirilaren 2a, asteartea 

 
 
 
 
 

 EGUZKITZALDEA KALEA 15 

 
 
 
 

2024ko martxoaren 25, astelehena 

 
 
 
 

JESUS KALEA 17 

 
 
 
 

2024ko apirilaren 2a, asteartea 

 
 
 
 
 

IPARRALDE 1 ETORBIDEA 

 
 
 
 

2024ko martxoaren 25, astelehena 

 
 
 
 

IPARRALDE ETORBIDEA  7 

 
 
 
 

2024ko apirilaren 2a, asteartea 

 
 
 
 
 

KOLON PASEALEKUA  54 

 
 
 
 

APIRILAK 1 GOIZEAN KENDUKO DIRA ETA GAUEAN BIRKOKATU 

 
 
 
 
 

KOLON PASEALEKUA 33 

 
 
 
 

APIRILAK 1 GOIZEAN KENDUKO DIRA ETA GAUEAN BIRKOKATU 

 

 

Web orriaren oina
© 2026 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)