Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia (Astelehenetan)
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Gaurkotasuna

Txingudiko Zerbitzuak premiazko obrak egiten ari da Lapitze kalean saneamendua berritzeko

 Bidasoa Beherea, 2025eko maiatzaren 16 (a). Aste honetan Txingudiko Zerbitzuak-ek beharrezkoak diren obrak hasi ditu. Irungo Lapitze kaleko  22 eta 28 zenbakien artean saneamenduko kolektorearen berritze lanak egingo dira. 

Jarduerak egungo kolektoreko 50 metro inguru ordezkatuko ditu, puntu horretan saneamendu-sareak behar bezala funtzionatzen duela ziurtatzeko. 

Obrek 10 eguneko iraupena izango dute gutxi gorabehera, eta ibilgailuen zirkulazioan aldi baterako aldaketak egin beharko dira inguruetan. Aldaketa horiek bide publikoan behar bezala seinaleztatuta egongo dira, segurtasuna bermatzeko eta zirkulazioa errazteko. 

Trafikoan aurreikusitako aldaketak: 

  • Elatzeta kaleko 11, 13 eta 15 zenbakien inguruko zatia aldi baterako noranzko bikoitzeko bihurtuko da. 
  • Elatzeta kaleko 40 eta 42 zenbakien parean gora doazen ibilgailuek eskuinera desbideratu beharko dute. 
  • Elatzeta kaleko 17. eta 23. zenbakien arteko zatia noranzkoa aldatuko da, eta soilik jaitsierakoa izango da. 
  • Lapitze kaleko 22 eta 28 zenbakien artean dauden ibi iraunkorretarako sarbidea mantenduko da. 

Obrak egiten diren bitartean, gomendagarria da inguruan jarritako seinaleak kontsultatzea eta joan-etorriak aldez aurretik planifikatzea, aurreikusi gabeko auto-ilarak edo desbideratzeak saihesteko. 

Txingudiko Zerbitzuek-etik barkamena eskatzen dute lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik, eta herritarren ulermena eskertzen dute. 

 

Txingudiko Zerbitzuak-ek Zubietako Ingurumen gunera bisita gidatua antolatu du

Bidasoa Beherea, 2025eko maiatzaren 5a. Etxean bereizi gabeko hondakinak nola tratatzen diren gertutik ezagutzeko aukera eskaini nahi die eskualdeko herritarrei Txingudiko Zerbitzuakek, eta horretarako bisita gidatua antolatu du Gipuzkoako Ingurumen gunera, Zubietara, datorren maiatzaren 17an.

Bisitan zehar, parte hartzaileek zuzenean ezagutuko dute zaborrontzi grisean (errefusaren edukiontzian) amaitzen duten hondakinak nola kudeatzen diren. “Zaborrontzi honetan amaitzen du etxean bereizten ez den guztiak, baina edukiontzi grisaren edukieraren %68 inguru birziklagarriak liratekeen hondakinek osatzen dute: horietako asko edukiontzi horian, urdinean, berdean edo marroian bereiz daitezke”, azaldu du Leire Zubitur gerenteak. “Gipuzkoako hondakin-instalazioen funtzionamendua ezagutzeaz gain, bisitak helburu du gaikako bilketaren garrantziaz ohartaraztea, eta eta edukiontzi grisera ahalik eta hondakin gutxien botatzearen beharraz kontzientziatzea”, gehitu du.

Ekimenak aukera emango du Txingudiko Zerbitzuaken bilketaren ostean hondakinek egiten duten ibilbidea ezagutzeko: ingurumenera iristen direnetik azken tratamendua jaso arte, bi instalazio nagusietatik igaroz:
  • Planta Mekaniko-Biologikoa (TMB): bertan hondakinak sailkatu eta egonkortzen dira.
  • Energia Berrerabiltzeko Planta (PVE): birziklatu ezin diren hondakinak energia bihurtzen dira, eta geratzen den zatia eskoria bilakatzen da, erabilera industrialetarako berrerabil daitekeena.
Bisita helduei zuzendua dago, Bidasoaldeko bizilagunei bereziki. Doakoa da eta gutxi gorabehera lau ordu eta erdiko iraupena izango du, joan-etorriak barne. Txingudiko Zerbitzuakek doako autobus zerbitzua eskainiko du, eta guneko langile teknikoak arduratuko dira azalpenak emateaz. Bisita gaztelaniaz zein euskaraz eskainiko da, eta parte-hartzaile bakoitzak aukeratuko du zein hizkuntzatan jaso nahi duen informazioa.
 
Parte hartu nahi dutenek izen-emate orriaren bidez eman beharko dute izena.
Txingudiko Zerbitzuetatik bisitan parte hartzera animatzen zaitugu. Aukera paregabea izango da gure hondakinekin zer gertatzen den ikusteko eta gure konpromisoa indartzeko: murriztu, berrerabili eta birziklatu.
 
 

Ehunka objekturi bigarren aukera bat emateko aukera Irunen, urteko lehen Merka2dasoan

Datorren maiatzaren 10ean bigarren eskuko objektuen urteko lehen merkatua egingo da Irunen. Azoka Zabaltza Plazan izango da, eta ohiko ordutegiarekin aldaketa txiki bat izango du; goizeko, 10:30etik 14:30era izango da oraingoan. 

Merkatuaren helburua ekonomia zirkularra sustatzea eta kontsumo tradizionalari alternatiba iraunkor bat eskaintzea da. Hori dela eta, egoera onean dauden bigarren eskuko hainbat artikuluerosteko aukera izango da: kirol-materiala, arropa, poltsak, jostailuak, liburuak, etxetresna txikiak, etab. Merka2dasoaren espirituari eutsiz, ezin izango da saldu artikulu berririk, stockean dauden produkturik, eskulanik, ezta espresuki merkaturako sortutako artelanik edo bitxirik ere.

Izen-emateak zabalik maiatzaren 5era arte

Salmenta postu bat jarri nahi dutenek maiatzaren 5a baino lehen eman beharko dute izena txinzer.eus web orrian eskuragarri dagoen formularioaren bidez. Ohi bezala, merkatuak gordailu zerbitzua eskainiko du, postu propiorik ez dutenek beren objektuak uzteko aukera izan dezaten, antolakuntzak sal ditzan.

Berrikuntza nagusiak

Berrikuntza gisa, izena ematen duten pertsonek merkatuaren egunean zamalanak egiteko ordua aukeratu beharko dute: 9:15, 9:30 edo 9:45. Helburua da egun horretan sortzen diren ibilgailu-pilaketak saihestea eta irisgarritasuna hobetzea. “Aldi berean auto gehiegi ez pilatzea da gure nahia eta helburua. Garrantzitsua izango da parte-hartzaileek aukeratutako ordutegia errespetatzea”, azaldu du Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuetako gerenteak.

Horrez gain, merkatuaren araudia eskuragarri egongo da izena ematerakoan, eta baieztapena jaso ondoren ere bidaliko zaie parte-hartzaile guztiei. Araudia irakurtzea ezinbestekoa izango da ezustekoak eta arazoak saihesteko.

Murriztu, berrerabili, birziklatu

Merka2dasoa merkatu bat baino askoz gehiago da. Hondakinak murrizteko eta erabilerarik ez duten objektuen bizitza erabilgarria luzatzeko giltzarri den ekimena da. “Ez da salerosketa-gune hutsa; helburua objektuen bizitza luzatzea eta hondakinak gutxitzea da, modu atsegin eta parte-hartzailean”, adierazi du Zubiturrek. “Aukera bikaina da trastelekuak husteko, altxor txikiak aurkitzeko eta, batez ere, denon artean kontsumo arduratsuago baten alde egiteko”.

 

 

Web orriaren oina
© 2026 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)