.- Helburu bikoitza du, ur jarioak murriztea eta berotegi efektuko gasen isuria murriztea
.- Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du “Laguntzak Garapen iraunkorra sustatzeko” programaren bidez
Iraunkorragoa, berritzaileagoa eta aldi berean eragingarriagoa izango den kudeaketa sistema baterantz iristeko xedearekin, karbono isuriak apalagoak izango diren sistemara iristeko xedearekin, Euskadin aitzindari den sistema bat jarri du abian Txingudiko Zerbitzuakek: aplikazio informatiko baten eta “teknologia adimentsua” deitutakoaren bidez, orain arte baino azkarrago eta zehatzago hautemango ditu sistema honek jarioak ur hornidura sarean, eta horrenbestez saihestu egingo da ura ekoizteak dakarren energia gastua, eta murriztu egingo dira atmosferara igortzen diren CO2 isuriak, berotegi efektua deituaren eta klima aldaketaren eragileak.
Eusko Jaurlaritzaren “Laguntzak garapen iraunkorra sustatzeko” programaren babesa jaso du Smart Water Txingudi deritzon sistemak, 111.150 euroko kostua du eta Jaurlaritzak 24.105 euroko diru laguntza emango du.
Smart Water Txingudi sistemaren berehalako onura da ur jarioak askoz azkarrago eta zehatzago hautemateko aukera ematen duela, eta beraz, ur eskaeraren aurrean bideratu beharreko kudeaketa nabarmen hobetzeko aukera. Iazko datuen arabera, Elordiko EUTPn ekoizten den uraren % 19a galtzen da ur jarioetan, eta beraz, ura ekoizteko beharrezkoa den energiaren bolumen handia galtzen da.
Smart Water Txingudi aplikazioari esker, ur jarioak murriztuta hobe kudeatzen da eskaera eta hobe aprobetxatzen da ekoizten den ura, eta horrenbestez saihestu egiten da lehorteetan Jaizkibelgo akuiferoak baliatu behar izana, eta nabarmen murrizten dira energia gastua eta karbono isuriak.
Egindako kalkuluen arabera, Smart Water Txingudi sistema abian jarrita 162 Tona CO2 gutxiago isuriko dira atmosferara, eta argi dago ekarpen hori oso aintzat hartzekoa dela klima aldaketaren ondorioak arintzeko.