Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia

2006. urteko kanpainak

“Birziklatzen lagunduko dizun ontzia”

Cubo de reciclajeTxingudiko Zerbitzuak elkarteak, oraingo honetan Euskadiko Kutxarekin elkarlanean, beste kanpaina bat abiarazi zuen 2006. urtean Behe Bidasoan, etxeko zaborretik birziklatzen zen portzentajea emendatzeko xedean.

Behe Bidasoako etxeetan etxeko hondakinak gaika biltzeko ontziaren banaketan oinarritu zen kanpaina hau. Ontzia oso tresna interesgarria izan zen gaikako bilketa egiteko, zaborraren hiru frakziori leku egiteko aproposa zelako, paretek betiko ontziei eragiten dien zurruntasunik ez zuelako; gisa honetan, zakuetako bat mukuru bete egin zitekeen albokoa erdi hutsik egon zitekeen bitartean, eta gainera estetikoki erakargarria bezain didaktikoa zen.

Txingudiko Zerbitzuak elkarteak gutun bat igorri zien haren bezero guztiei, eta gutun-azalaren barruan txartel bat helarazi zien gaikako bilketa egiteko sistema hau doan eskuratu zezaten. Horretarako interesatuak aipatutako gutunean zehaztutako ordutegi, egun eta lekuan azaldu behar zuen; han ingurumen hezitzaile batek 10 minutuko hitzaldia eskainiko zien bertaratutakoei euren hondakinak gaika nola bildu irakasteko edo hondakinak gaika hobeto nola bildu azaltzeko. Ontzi bat oparitu eta biztanleek hondakin birziklagarriak edukiontzietan uzteko garaian sortu ohi diren zalantzak argitzeko gida-liburuxka bat ematen zien hezitzaileak interesatuei.

Descargar carta a la ciudadanía

Descargar la guía de residuos

Kanpaina hau tokiko hedabideetan, nola tokiko telebista eta irratian hala tokiko prentsa idatzian eta aldizkarietan, argitara emandako iragarkiekin osatu zen.

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

Hain izan zen arrakastatsua kanpaina ontzi guztiak banatu zirela, 5.000 ale, eta 1.901 lagun gelditu ziren batere gabe. Mankomunitateak beste 2.000 ontzi erosi zituen, eta horiek 2007ko kanpainan ontzirik gabe geratu ziren pertsonen artean banatu ziren.

Publicidad del cubo en prensa

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)