Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia

2007. urteko kanpainak

Beira Vacri sisteman

Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatean 23 iglu tradizionalen lekuetan, 6 Hondarribian eta 17 Irunen, “VACRI Sistema” delakoaz hornituriko igluak ipini ziren. Hauek ontzia igluaren barruan iraultzeko aukera ematen duen sistema batez hornituak daude; gisa honetan ez dira beirazko ontziak banan-banan utzi behar. Horretarako giltzaz ireki behar da iglu berriko estalkia.

Sistema Vacri

Kanpaina hau, 2002koa bezala, Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak eta Ecovidrio elkarteak sustatua izan zen, eta bildutako beira kopurua emendatzea eta bilketaren kalitatea hobetzea zituen xede. Birziklatzeko ohitura ez zuten establezimenduei Udal Ordenantza nahitaez bete beharra zegoela jakinarazi zitzaien.

Kanpainan planteatutako helburuak lortze aldera, hezitzaile batzuek bertatik bertara bisitatu zituzten Irun eta Hondarribiko ostalaritza establezimendu guztiak beira biltzeko sistemetako bat aplikatu zezaten: Vacri iglua, betiko iglua edo “atez ateko” sistema. Birziklatzeak ekartzen dituen onurei buruzko informazioa eman zitzaien ostalariei, Vacri igluen hautua egiten zuten ostalariei iglu horietan zer utz daitekeen azaldu zitzaien, eta horiei guztiei zerbitzu honetan parte hartzeko bitarteko guztiak eman zitzaizkien: ontzi bat eta, “Vacri” sistemaren kasuan, giltza bat.

Bisitaldi guztietan aldizkaritxo berriemaile bat eman zitzaien ostalariei, eta kanpainarekiko atxikimendua erakutsiz gero, kanpainaren “HEMEN BEIRA BIRZIKLATZEN DUGU” leloa zeraman itsasgarri bat eta botiletako tapak irekitzekoa eman zitzaizkien.

Gabonetako Haur Parkea (GHP)

Gabonetako jaiak tarteko, Irungo Udalak Gabonetako Haur Parkea antolatu zuen 2007ko abenduaren 18tik 2008ko urtarrilaren 4ra arte FICOBA erakustazokan. Gutxi gora-behera 25.000 lagun izan ziren bertan, eta horietatik 4.550 lagunek zuzenean parte hartu zuten Txingudiko Zerbitzuak elkarteak ipinitako standean.

PIN

Helburua, hurbildutakoei Mankomunitatearen irudi atsegina eskaintzea, parte hartzaileen, nagusiki neska eta mutilen, ingurumenaren aurreko sentsibilizazioan, hondakinen gaikako bilketan, hondakinak sorreran gutxitzeko gaian eta uraren ziklo integralean sakonduz.

PINStandean 5 tailer eskaintzen ziren hondakin materialetan eta etxeko hondakinen arrantzan –gerora gaika bilduak izan zitezen– oinarritutako jolas baten bidez. Standaren aurreko aldean, 4 x 3 metroko afixa handia, gaitzat gaikako bilketa zuena. Standak bazituen beste arreta gune bi: bideo gunea, gurasoei zuzendua, 40 hatzeko LCD pantaila batean Txingudiko uraren ziklo integralaren bideoa eskainiz, eta parte hartzaileen artean, egunero, “Natur Polis” mahai-joko biren zozketa. Egun hauetan botila tapen tailerra, brick batetik abiatuta sakelako diru-zorroa egiteko tailerra eta batez ere hondakinen arrantzari emandako tailerra izan ziren arrakastatsuenak.

 

Web orriaren oina
© 2025 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)