Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia

2009. urteko kanpainak

Azaroaren 22an, igandean, Txingudiko Zerbitzuak elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, “Zeure zaborra murrizteko gida” banatu zuen bidasoatarren artean. Banaketa DV egunkariaren bidez egin zen, baina nahi zuenak Junkal kaleko 26. zenbakiko bulegoetatik eta Hondarribiako Biztanlearen Arreta Zerbitzuaren bulegoetatik pasa zitekeen gida bat eskuratzeko.

Etxeetan zaborra murrizteko gomendio sorta oparoa eskaintzen du gidak. Honenbestez, adibide praktiko eta zehatzen bidez, ontzi handietan saltzen diren produktuak, produktu kontzentratuak, handizkako erosketak egitea gomendatzen du, eta oso paketatuta dauden produktuen erosketa, baita erabili eta botatzekoen erosketa ere, saihestea gomendatzen du. Aldi berean, behar ez ditugun produktuak berriro erabiltzeko ideia onak ematen dizkigu, eta bigarren eskuko produktuak erosteko eta alokatzen eta maileguan uzten diren produktuak lortzeko establezimenduen zerrenda bat eskaintzen digu

“Recicla sin dudas - Birziklatu zalantzarik gabe”

Txingudiko Zerbitzuen beste kanpaina bat hondakinak birziklatzeko garaian herritarrek dituzten zalantzak argitzeko.

10 urte igaro dira plastikozko, metalezko eta brick moldeko ontziak gaika biltzeko edukiontzi horia gure artean jarri zenetik. Denbora horretan ia hirukoiztu egin dira edukiontzi horren bidez jasotako hondakinak, 2000. urtean 451.260 tona izatetik 1.127.330 tona izatera pasa baitira 2008an. Hala ere, oraindik asko dago egiteko bide horretatik, kuantitatiboki nahiz kualitatiboki.

Kopura ez da dena, ordea. Birziklatze prozesua behar bezala gauza dadin, oso garrantzitsua da botatako hondakinaren kalitatea, hauxe da, gaika jasotzen den hondakin bakoitza dagokion edukiontzian bota behar da soilik.

Edukiontzi horian egiten dena da gaikako bilketa zailena material anitzeko bilketa delako. Horregatik, 1999. urteaz geroztik, Txingudiko Zerbitzuek herritarrei zuzendutako hainbat kanpaina gauzatu dituzte Ecoembes eta Ecovidrioren laguntzaz. Hala ere, oraindik aurki ditzakegu edukiontzi horien han egon behar ez duten hondakinak, esate baterako, plastikozko jostailuak, zartaginak eta eltzeak, pertxak, pintzak...

Zalantza horiek guztiak eta beste batzuk argi daitezke Irun eta Hondarribiko etxe guztietako postontzietan sartu den foiletoan. Foileto horretan, edukiontzi horiaren inguruko informazioa edukitzeaz gainera, herritarrek argibideak aurkituko dituzte edukiontzi urdinean eta iglu berdean egiten den gaikako bilketaren inguruan. Horrenbestez, Txingudiko Zerbitzuek foileto hori gordetzeko gonbita egiten dizuete, kontu honen guztiaren inguruan gerora egon daitezkeen zalantzak argitzeko.

Kanpainaren berri Zabaltza Plazan eman zen Irunen eta San Pedro kalean Hondarribian. Informazio eta azalpen gune horretan, beren galderak egin eta azalpenetan parte hartu ahal izan zuten herritarrek, eta baita edukiontzi hori, urdin eta iglu berdean egiten den gaikako bilketa hobeto ezagutu ere.

Askotan borondate ona ez da aski izaten ordea, eta nahi gabe hondakinak birziklatzeko prozesuari kalteak eragin diezazkiokegu hondakin horiek ez baditugu behar den lekuan botatzen. Horregatik, “Birziklatu zalantzarik gabe-Recicla sin dudas” kanpaina honen helburua izan zen, esaldiak berak adierazten duen bezala, bilketa horretan herritar gehiagok parte hartzea eta botatako hondakinen kalitatea hobetzea.

Descargar Folleto de la campaña

Bigarren eskuko objektuen azokak: MERKA2DASOA

1.- ATARIKOAK

Hondakinei aurre egiteko ekintza bat

“Hondakinei aurre egiteko” kontzeptua urrutira dago Bidasoaldeko gizartean barneratuta egotetik. Aspaldian ez dela berdin gertatzen zen “birziklatzearen” kontzeptuarekin, eta egun gaikako bilketan %30etik gorako tasa du Txingudiko Mankomunitateak.

Mercado de segunda mano

“Birziklatzea” baino mugatuagoa izan arren, gogora dezagun aurre egitea dela hondakinen kudeaketan aurreneko agindua, hau da, ez dago sortzen ez den hondakina bezalakorik. Hondakinei aurre egiteko lanean gaur bertan hasi behar dugula jakitun, aurten alderdi hori sustatu nahi izan dugu BIGARREN ESKUKO PRODUKTUEN AZOKAK deritzon ekimenaren bidez.

2.-HELBURU OROKORRAK

Proiektu honek hondakinei aurre egitearen inguruan hiritarrak sentsibilizatzea du xede. Era berean, bigarren eskuko produktuen azokei izen ona eman nahi zaie, estetika zainduz, zerbitzuaren kalitatea bermatuz eta giro egokia eskainiz. Guk uste dugu orain arte egindakoak oso atseginak izan direla nola bisitarientzat hala saltzaileentzat.

Mercado de segunda mano3.-AZOKEN DESKRIPZIOA

Azoka hauek bisitari guztiei topagune bakar batean harrera egiteko espazio atseginak sortzea bilatu dute. Espazio hau 17 karpek mugatuta egon da: Informazio gune batek eta irrati saioetarako beste batek, karpetako bat saltoki libreek hartu dute eta beste hamalau karpa saltokiei emanak.

Goizean zehar bost aldiz errepikatu izan den zozketa egin da. Haietan azokan bertan baliatzeko 12 €-ko txartela zozketatu izan da. Zozketan parte hartu ahal izateko, bisitariek informazio gunera joan, txartela bete eta kutxa batean sartu besterik ez du egin behar izan.

Hondakinei aurre egiteko informazio puntuan berriro ere erabil daitezkeen 500 poltsa banatu izan dituzte azoka bakoitzean, eta beste hainbeste gida, hondakinak murrizteko gida, banatu izan dituzte hurbildutako pertsonen artean; egokiera hori baliatu dute hezitzaileek interesatuta agertutako pertsonekin harremanetan jartzeko eta hondakinei aurre egiteko ekimenekin bat egiteko garaian gisa honetako azokek eskaintzen duten proposamen eta aukeren berri emateko.

Pdf deskargatu [1 Mb.]

 Gordailu salmenta moldeko ekintza berria bezain arrakastatsua gertatu zen: edozein hiritarrek izan zuen erabilitako objektua egun berean eramateko, azokaren ateak ireki baino lehen, eta antolakuntzaren eskuetan uzteko eta objektu horientzat propio ziren saltokietan salgai ipintzeko.

Parte hartzea oso altua izan da saltokietan, 3 azoketan bete egin baitira eskainitako saltokiak oro.

Azoka Parte hartzaileaksaltokiekin Txingudi Eskualdekopertsonen kopurua Elkarteen kopurua Parte hartzaileak gordailu salmentan
maiatzak 24 IRUN 45 34 3 26
irailak 27 HONDARRIBIA 42 35 3 30
urriak 4 IRUN 52 48 4 42

4.-EKIMENARENEN BERRI EMATEKO EKINTZAK

Merka2dasoa ekimena gure eskualdean lehenengoz aurkezteko erronkaren aurrean, honako hauek eraman dira burura:

  • Postontzietan 34.000 diptiko banatu dira.  (Diptiko ikusi pdf 550 Kb.)
  • Gutun izenduna. Parte hartzeko interesa izan zezaketen elkarte eta ikastetxeei gonbit berezi bat igorri zitzaien.
  • Prentsa bulegoa. Hedabideetan doako iragarkia bilatu. Informazio txostena egin eta hedabideei igorri.

Berrerabili daitekeen ogi poltsa

Azken urteetan izugarriro emendatu da eguneroko bizitzan plastikozko poltsen presentzia. Haietako batzuk etxean berrerabiltzen badira ere, gehienak behin baino erabiltzeko ez dira, eta sarritan ikusten ditugu geure kale, hondartza eta besteetan. Kanpaina honen bidez Txingudiko Zerbitzuak elkarteak behin eta berriz erabili daitekeen oihalezko poltsa honen erabilera sustatzea eta ogia erosteko garaian plastikozko poltsen eta paperezko bildukien erabilera nabari murriztea bila zituen.

La bolsa reutilizable para el panMaiatzaren 17an, igandez, Irun eta Hondarribiko 108 okindegitan behin eta berriz erabili daitezkeen oihalezko 15.000 poltsa banatu ziren ogia erostera hurbildutakoen artean banatzeko.

La bolsa reutilizable para el panPoltsa mota hau egunero erabilia izan dadin, Txingudiko Zerbitzuak elkarteak saritu egingo zituen poltsa hori erabiltzen zutenak, eta bi lagunentzako afari bana zozketatuko zituen, Iñigo Lavadoren jatetxean bata eta Hondarribiko Alameda jatetxean bestea. Zozketan okindegira ogia erostera joatean poltsa honekin hurbiltzen zirenek parte har zezaketen. Jarraian hiritarrek txartel bat bete eta okindegietan paratutako ontzietan uzten zuten. Zozketak ekainaren 5ean eta 19an egin ziren, ekainaren 19an amaitu baitzen kanpaina hau. Era berean, sari bera jaso zuten saritutako txartelak utzi ziren okindegiek.

Okindegien arteko parte hartzea sustatze aldera, Txingudiko Zerbitzuak elkartea haiekin guztiekin jarri zen harremanetan, kanpainaren nondik norakoak azaltzen zituen gutun berriemaile baten bidez. Era berean, xehetasunak azaltzeko bisita pertsonalizatuak egin ziren, datuak bildu ziren eta jabeak parte hartzera bultzatu zen, euren esku-hartzea garrantzitsua baitzen oso.

HMR (Honkakinak Murrizteko Robota)

HMRHMR da Txingudiko Zerbitzuak-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapen Iraunkorraren Sailaren laguntzaz, Irun eta Hondarribiko ikastetxeetarako etxe hondakinen inguruan, eta zehatzago esateko, horien prebentzioaren inguruan antolatzen duen kanpainari izena ematen dion maskota, birziklatzea ahantzi gabe hala eta guztiz ere sortu diren hondakinentzako.

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloari zuzendua dago kanpaina eta bi saiotan egiten da, bata teoriko eta kontzeptualagoa da, power pointen eginiko aurkezpena du oinarrizko euskarria parte hartzaileekin elkarreraginean, eta bestea, praktiko eta ludikoagoa da, antzararen jokoan oinarritua, horretan lehen saioaren inguruko galderak eta hainbat proba praktiko gainditu beharko dituzte ikasleek, esate baterako, erosketa arduratsu bat, berrerabiltzeko jokoa eta gaikako bilketarako proba.

Kanpainaren osagarri gisa daude irakasleentzako material espezifikoa, beste bat ikasleentzako eta hirugarrena horien familia ingururako, eta baita atariko ebaluazioa eta ondorengoa ere, ikastetxeetako ikasle batzuekin aurrera eramaten dena.

Helburu Orokorrak

Prebentzio kanpaina honetan lortu nahi diren helburuak ondorengoak dira:

  • Hiri-hondakinen inguruko ezaguerak zabaltzea, hiri-hondakinen inguruko prebentzioa (murrizketa eta berrerabilpena) azpimarratuz, gaikako bilketa ahaztu gabe.
  • Hondakinen sorreran norberak duen garrantziaz, hondakinek suposatzen duten arazoaz eta guztiok konponbidean dugun arduraz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.
  • Hondakinen sorrera gutxitzeko eta berrerabiltzeko ohiturak sustatzea eta Mankomunitateko gaikako bilketa sistema ezagutzea.
  • Partaideen artean, ingurumenarekiko orokorrean eta bereziki hiri-hondakinen murrizketaren aldeko jarrerak sustatzea.
  • Partehartzaileengan estimulu bat sortaraztea, jokabide-ohituren aldaketa bat eman dadin, horrek bere ingurune hurbilean hondakin gutxiago sortzea lagunduko baitu.

Hartzaileak

Hartzaile zuzenak Irun eta Hondarribiko Lehen Hezkuntzako 3. zikloko maila bateko ikasle eta irakasleak dira. Kanpaina zein mailarekin egin ikastetxe bakoitzak erabakiko du. Zeharkako hartzaileak familiak izango dira. Kanpaina honetan parte har dezakete eskualdeko 13 ikastetxeek eta 3. zikloan dauden 59 ikasgela eta 1.301 ikasleen erdiak.

Proiektu honen filosofia adierazten dituzten ezaugarri metodologikoak ondorengoak dira:

  • Koordinazioa: Kanpainaren funtzionamendu onaren eragile nagusienak, bere hedapena eta partaidetza dira. Orduan, kanpainari etekin hoberena ateratzeko beharrezkoa da koordinazio egoki bat edukitzea eskualdean eramaten diren ingurumen-hezkuntza proiektuekin (Eskolako Agenda21) eta ingurumen-hezkuntzarekin harreman duten erakundeekin, hau da, Berritzegunea eta Ingurugela.
  • Informazio egokia: Informazio zuzena eta egokia emateko beharrezkoa da ikastetxe bakoitzeko arduradunarekin harreman zuzena mantentzea. Eman nahi diren urratsak ondorengo puntuan daude (Prozedura).
  • Lantaldea: Kanpainan eskarmentu handia duen lantaldeak hartuko du parte, ingurumen-hezkuntzako ekintzak dinamizatzeko eta gidatzeko ezinhobea.
  • Ikasleekiko gertutasuna: Ikasleak motibatzeko asmoz, protagonistak diren ekintza partehartzaileak erabiltzen dira. Hausnarketarako denbora izango dute, kritikoak izateko aukera izango dute ere beraien ikuspegia adieraziz, eta ustekabea eta umoreaz baliatuko da kanpainak ikasleen motibazioa lortze arren.
  • Irakasleriari laguntza: Irakasleria, ikastetxeetara zuzenduriko ingurumen-programen
    giltzatzat hartzen da. Kanpainaren asmoa jarduera motibagarriez baliatuz irakasleria informazio, kontzeptu... baliagarriez hornitzea nahi da, betiere jarduerek ez dute gain kargarik sortuko irakaslearentzat.
  • Kanpainaren ebaluaketa: Guztion artean hobetzen joan gaitezen etorkizunean, garrantzi berezia emango zaio ebaluaketa orokorrari (metodologia, jarduerak, antolaketa...) eta hauetan islatzen diren ikasleen ezaguerak, balore aldaketak eta onarpen-mailari...

Kanpaina ezagutzera emateko eta garatzeko hau da proposatzen den prozedura:

  1. Behe Bidasoako Berritzegunea eta Ingurugelarekin harremanetan jartzea Irun eta Hondarribiko Lehen Hezkuntzako ikastetxeen zuzendaritzekin bilera bat egiteko. Bilera honetan, ikastetxe bakoitzeko arduradunari kanpaina aurkezteaz gain, izen-emate orria eta ekintzen egutegia duen txosten informatzaile hau eskura ematea. Bilera honetara joan ez diren ikastetxeetara txostena postaz bidaliko zaie eta telefonoz deituko zaie ere kanpainan parte hartzera animatuz. Horrela %100 informatutzat eman genezake.
  2. Izen-emate orrian ikastetxeko arduradun bat izendatzea, kanpainan parte hartuko duten taldeak, ikasle kopuruak eta dataren baieztapena eskatzen da.
  3. Hemendik aurrera, ondorengo deiak eta bidalketak egitea geratuko lirateke:
    1. Kanpainan parte hartzeko deirik egin ez duten ikastetxeei banan banan deituko zaie beraien erabakiaren berri jakiteko.
    2. Parte hartzen duten ikastetxeetara jarduera bakoitza baino bi edo hiru egun lehenago, telefonoz deituko zaie beraien parte-hartzea gogorarazteko.
    3. Ikastetxe guztietara ikasleri eta irakasleriarentzat prestatutako material didaktikoa bidaliko zaie, aurretiko lana bultzatzeko eta errazteko.
  4. Ikastaldeekin burutzen diren ekintzekin batera, kanpaina eta lortutako emaitzak ebaluatuko ditugu, bai ikasle bai irakasle mailan.
    1. Irakasleak: Parte hartzen duten irakasleei ekintza guztiak bukatu ondoren betetzeko fitxa bat prestatu zaie: antolaketa, hezitzaileen lana, ekintzak, prozedura... baloratzeko eta bidal dezaten bertan agertzen den fax zenbakira.
    2. Ikasleak: Kanpainak ikasleengan duen eraginari buruzko informazioa jasotzeko asmoarekin, 5 talde aukeratuko dira aurre eta ondorengo ebaluaketak egiteko. Ebaluaketen arduraduna ingurumen-hezitzailea izango da.
  5. Azkenik, kanpainaren inguruko irakasleriaren edozein kezka argituko da.

Ondoren, Behe Bidasoako Lehen Hezkuntzako 3. zikloko maila batekin burutuko diren jarduerak eta eskainiko diren materialak deskribatzen dira. Aipatzekoa da, lehen jarduera gelan bertan edo areto nagusian (hobe) burutuko dela eta bigarren jarduera patioan edo gimnasioan, eguraldiaren arabera.

5.1 Lehenengo jarduera: “Saiatu hondakin gutxiago sortzen, lortuko duzu!"

Lehenengo jarduera ikastetxez kanpoko hiri-hondakinetan aditua den pertsona batek burutuko duen aurkezpen batekin hasten da, 10 minutuko iraupena du. Aurkezpena power point baten bidez egiten da. Aurkezpenaren helburua prebentzioaren eta hondakinen sorreraren inguruko gakoak ematea da, bai erosketak egiteko garaian (ontzi familiarrak, produktu solteak, kontzentratuak...) bai ohiko joera-ohituretan ere (opari, festa, askaria...).

Ondoren, aurkezpena egiten ari zen bitartean, egoera bitxi bat gertatzen da. Gizon bat, handiki eta nagusitasun jarreraz, oso modu txarrez sartzen da gelara, ingurumen mailako goi-kargua dela esanaz eta hondakin-kudeaketan Europa mailako aditu modura aurkeztuz, eta hitzaldia ikuskatzera datorrela gehituz. Hezitzaileak bere azalpenekin jarraitzen du, baina saioa aurrera joan ahala, argi gelditzen da balizko aditua ez dela horrenbesterainokoa, ikasleek antzematen dituzten adierazpen kontraesankor ugari egiten baititu.

Lehenengo saioarekin bukatzeko, konparazioan oinarritzen den jolas bat egiten da. Behar berdinak asetzeko, hondakin gehiago edo gutxiago sor ditzaketen produktuak erabil ditzakegu. Jolasaren helburua produktuak sortzen dituzten hondakinak identifikatu eta pisuan eta bolumenean kuantifikatzea da, horrela hondakinen aldea lortzen delarik. Aurrez, power point-ean eta antzezpenean landutako kontzeptuak bateratzeko baliabidea da.

5.2 Bigarren jarduera: “Prebentzioa zabor gutxiago sortzea da"

Jarduera honek aurrekoaren antzera, ohiko klase baten iraupena izango du, hau da 55 minutu. Antzararen jolasean oinarritzen da, baina kasu honetan protagonista “HMR: Robota” izango da. Lurrean ezaguna den jolas hau gogorarazten digun plastikozko panel bat egongo da, hainbat moldapenekin. Hondakinen gaira moldatutako jolasa izango da, prebentzioa (murrizketa eta berrerabilera) azpimarratuz eta bigarren maila batean materialen balorazioa agertuz, hau da, birziklaketa.

Antzararen jolasaren antzera, ikasleak taldeka antolatu eta dadoa botatzen dute, helburu nagusia bukaerara lehenak iristea izango delarik. Antzara, kanpainako maskota “HMR”gatik ordezkatua izango da. Gainontzeko laukietan taldeak probak eta galderak gainditu behar dituzte. Horrela lehenengo saioan ikasitako guztia praktikan jartzen dute.

Bidean zehar talde bakoitzak era berean hiru jolas ezberdin burutu beharko ditu: “Erosketak egitera" murrizketa jolasa, “aurpegi batek hainbat gurutze" berrerabilera jolasa eta “Bata bestearentzako eginak" gaikako bilketako jolasa.

Erosketak egitera. Jolas hau neurri handiko panel batean oinarritzen da eta ikasleak lau taldetan banatzen dira. Panelak supermerkatu baten itxura du eta ikasleek erosketa zerrenda izango dute. Panelean produktu bakoitzaren bertsio ezberdinak izango dituzte, sortzen duten hondakinen arabera eta ingurumenean duten eraginaren arabera.

Aurpegi batek hainbat gurutze. Jolas honetan DINA3 neurriko hondakin ezberdinen argazkiak lur eremu batean sakabanatzen dira. Inguruan fitxez betetako erretilu batzuk jartzen dira. Hauetan, lurrean sakabanatuta dauden argazkiko hondakinak berrerabilita agertzen dira. Jolasa, hauek berezko hondakinaren gainean jartzean datza.

Bata bestearentzako eginak. Taldeko kide bakoitzak, hondakin bat jasoko du eta denon artean gaikako bilketako zein edukiontzitan utzi behar den erabaki behar dute. Errelebo lasterketa modura kide bakoitzak, bere lankideen laguntzaz, gaika bildu behar du dena edukiontzietan.

5.3 Aurretiko eta ondorengo lanerako material didaktikoa

Gelan aurrez gaia lantzea proposatzen dugu. Lan hau errazteko, ikasleri eta irakasleriak hondakinen prebentzioaren eta balorizazioaren inguruko materiala eskuragarri izango dute.

Ikasleriari zuzenduriko materiala

Ikasleriari zuzenduriko materiala: Material teoriko-praktikoa da. DINA3 tolestua formatukoa. Oinarrizko kontzeptuak lantzen dira, hau da, prebentzioa eta balorizazio materiala.

Ikasleentzako material didaktikoa

Kanpainaren ebaluazio-fitxa ikasleentzako

Irakasleriari zuzenduriko materiala

Gaiaren inguruan orokorrean eta ikasleekin materiala lantzeko informazioa eta aholkularitza. Gela bakoitzeko arduradunak bat izango du.

Irakasleentzako kanpaina aurkezteko dossierra.

Irakasleentzako material didaktikoa

5.4 Aholkularitza zerbitzua

Kanpainan zehar, parte hartzen duten irakasleei bereziki zuzenduriko aholkularitza zerbitzua dago. Modu honetan, irakaslea animatu eta gaia bisita aurretik eta ondoren lantzen jarraitzea da. Horretarako kanpainako telefonoa erabil daiteke 943 67 02 49.

5.5 "Etxerako eskutitza” familiari zuzuendurikoa

Garrantzi handia eman nahi da hartzaile zuzenaren (ikaslearen) inguruari. Hori dela eta, kanpaina ikastetxeetan dagoen bitartean partehartzaile guztiek eskutitz bana bidaliko dute beraien etxeetara, beraien eskuz idatzia, DIN A3 formatua bitan tolestua. Euskarri honetan etxerako eta familiari zuzenduriko gaiaren inguruko informazioa agertzen da batetik, eta bestetik, ikasleak, familia hondakinen inguruko hainbat ezaguera eta ohitura egokiak ezagutzera gonbidatzen du, denok baitugu hondakinen arazoan erabakigarritasuna.

Familia ingururako informazio materiala

 

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)