Kale garbiketan eragina dituzten ohitura desegokiak lantzen dituen tailer teoriko-dinamiko bat da, puzzle bat osatu behar den jolas batean oinarrituta (ordu 1).
Nori zuzendua
Txingudiko eskualdeko edozein ikastetxeri.
Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetarako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetarako.
Modalitateak
- A. Presentziala, gelatik. Hezitzailea gelara joango da eta bertatik emango du saioa.
- B. On line, Zoom plataforma bitartez, ikasle guztiak gelan daudelarik.
- C. On line, Zoom plataforma bitartez, ikasle guztiak etxean daudelarik.
Hizkuntza
Zerbitzua euskaraz nahiz gaztelaniaz ematen da.
Parte hartzaile kopurua
Gela bat saio bakoitzeko.
Hezitzaile bakarra egoten da eta gutxienez irakasle bat egon behar du saioa egiten den bitartean.
Material didaktikoa
Tailerra egin aurretik edo tailerra egin ondoren lantzeko unitate didaktikoak existitzen dira. Ikasle zein irakasleentzat daude prestaturik eta ordenagailuan betegarriak dira.
COVID-19aren aurkako neurriak
Ikasle bakoitzari ematen zaion paleta hezitzailearen galderari erantzuteko ez da banatuko.
Puzzlerako ukitu behar diren pieza guztiak ikasle bakar batek ukituko ditu.
Saio batetik bestera puzzleko pieza guztiak desinfektatuko dira.
Tailerrean parte hartu nahi al duzu?
Aurrez hitzordua eskatu behar duzu honako formulario hau beteta.