Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Sareen Ustiapen Arlorako Teknikaria

Mancomunidad de Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen kudeaketarako sozietate publikoa da Txingudiko Zerbitzuak, eta haren bidez kudeatzen ditu uraren ziklo integrala, hiri hondakinen bilketa eta baita bide garbiketa ere. Gaur egun bilatzen ari da:

Lanpostua: SAREEN USTIAPEN ARLORAKO TEKNIKARIA
 

Onarpen data:
2016-10-03 eta 2016-10-28
 
Argitaratze data web orrian:
2016-11-03
 
Epe hasiera:
2016-11-08
 
Epe amaiera:
2016-11-28
 
Argitalpenak GAOn:
2016-11-07
 

Lotura duten dokumentuak

Deialdiaren oinarriak [Argitalpena jasota uztea]]

Eskabidea (I Eranskina) [Argitalpena jasota uztea]]

Erantzukizunpeko adierazpena (II Eranskina) [Argitalpena jasota uztea]]

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda [Argitalpena jasota uztea]

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda [Argitalpena jasota uztea]

Merezimenduen behin-behineko balorazioa [Argitalpena jasota uztea]

Merezimenduen behin betiko balorazioa eta B.1 ariketaren (forga psikoteknikoak) deialdia [Argitalpena jasota uztea]

B.1 frogako behin-behineko emaitzak eta hurrengo frogara pasako diren hautagaien behin-behineko zerrenda [Argitalpena jasota uztea]

B.1 frogako behin-behineko emaitzak eta hurrengo frogara pasako diren hautagaien behin-behineko zerrenda [AKATSEN ZUZENKETA] [Argitalpena jasota uztea]

B.1 forgako behin betiko emaitzak eta B.2 frogarako deialdia [Argitalpena jasota uztea]

B.2 frogako behin-behineko emaitzak [Argitalpena jasota uztea]

B.2 frogako behin betiko emaitzak eta B.3 frogako Elkarrizketa Pertsonalak egiteko deialdia [Argitalpena jasota uztea]

B.3 frogako behin-behineko emaitzak eta behin-behineko azken kalifikazioa [Argitalpena jasota uztea]

Kalifikazio orokorra, izendapenaren proposamena, lan poltsa [Argitalpena jasota uztea]

Postuaren ezaugarriak

Sozietateko Instalazio Saileko Arduradunaren agindupean, honako lan hauez arduratuko da, besteak beste.

  1. Sailaren barnean, hornidura eta saneamenduko behe sareen ustiapenaren kontrol eta jarraipen lanak egitea.
  2. Horniduraren eta saneamenduaren eredu matematikoen garapena, eguneratzea eta mantentzea.
  3. Hornidura eta saneamendu sareetako sektorizazio sistemen kontrola eta jarraipena, errendimenduen kudeaketa eta jarioen bilaketa aktiboaren eta ekarpenenen eta irazpenen aurkitzearen plangintza eta jarraipena.
  4. Ur kontagailuen teleirakurketa planaren garapenaren eta bilakaeraren kontrola eta jarraipena.
  5. Geografia Informazioko Sisteman (GIS) azpiegituren etengabeko eguneratzearen kontrola eta jarraipena.
  6. Bere prestakuntzaren eta kualifikazio profesionalaren barnean, hornidurarekin edo saneamenduarekin loturik eska
    diezaioketen beste edozein obra zibileko proiektu edo kontrol lan.

Honako hauek eskatzen dira, besteak beste

  • Titulazioa: Herri Lanetako Ingeniari Teknikoa edo Ingeniaritza Zibileko Gradua, haren edozein espezialitatetan, edo beste edozein ingeniaritza tekniko, ingeniaritza gradu edo goi mailako ingeniaritza tituluen jabe izatea, edo haiek eskuratzeko eskubideak ordainduak izatea.
  • Gidabaimena: "B" motako gidabaimena behar da.

Eskaintzen da

  • Sektorean puntakoa den enpresa batean hastea berehala.
  • Ordainsari erakargarria.

Hautagaiak aurkeztea eta deialdiaren oinarriak

Eskariak www.txinzer.eus helbidean eskuragarri dagoen eredu ofizialean aurkeztuko dira, behar bezala beteta, “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan, 8:15etatik 14:30tara, 20 eguneko epean, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera kontatuta. Posta Bulegoetan aurkeztutako eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietatearen izenean egingo dira, gutun-azal irekian Postako funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan, aurkezteko epearen barnean eskariak ziurtatu aurretik. Horrela egiten bada soilik ulertuko da Posta Bulegoan aurkeztu ziren egunean eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan sartu zirela.

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)