Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia

Onartuak Mankomunitatearen estatutu berriak

2016ko Urriaren 16ko datarekin Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutu berriak eta horrekin batera indarrean daude dagoeneko.

Estatutu berrietan aintzat hartzen da Mankomunitatera biltzen diren bi udaletan dauden talde politiko guztiak Batzarrean parte hartzeko aukera bermatzeko boto haztatua, eta aldi berean aipatu bi udalerrien artean orain arte izan den proportzionaltasunari eutsiko zaio eta erakunde publikoaren gobernagarritasuna bermatuko da.

Batzarkideen kopurua

Finkatutakoaren arabera, 100 boto ordezkatuko dira: 80 boto Irungo batzarkideen esku eta 20 boto Hondarribiko batzarkideen esku. Udal talde politiko bakoitzak daukan zinegotzi kopuruaren modu zuzenki proportzionalean zehaztuko da batzarkideen kopurua. Esleitu beharreko botoen guztizkoaren herena edo ordezkaritza handiagoa duten talde politikoen kasuan, talde horiek gehienez ere hiru batzarkideren artean banatu ahal izango dituzte euren botoak. Bestalde, zenbaki osoetara doituko dira botoak, esleipenen zenbatekoak errazte aldera.

Udaletako egungo osaerari boto haztatua aplikaturik, honako boto eta batzarkideen banaketa finkatzen da Batzarrean:

 

TALDE POLITIKOA

ZINEGOTZI KOP.

ORDEZKATUTAKO BOTO KOP.

BATZARKIDE KOP.


IRUN
25 zinegotzi
80 boto

PSE-EE

10

32

1-3

EAJ-PNV

5

16

1

SPI

5

16

1

BILDU

3

10

1

PP

2

6

1

 

 

 

 

 


HONDARRIBIA
17 zinegotzi
20 boto

EAJ-PNV

10

12

1-3

ABOTSANITZ

3

4

1

BILDU

2

2

1

PSE-EE

1

1

1

PP

1

1

1

 

 

 

 

 

Formula berri horren bidez, Batzarrak hartzen dituen erabakien eta talde politikoek aipatu udaletan duten benetako ordezkaritzaren arteko egokitzapena lortu du Mankomunitateak.

Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen estatutu berriak [PDF]

 

Web orriaren oina
© 2025 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)