Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Bigarren mailako ofizial elektriko bat, mantentze eta kontrol lanetarako teknikari gisa

Mancomunidad de Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen kudeaketarako sozietate publikoa da Txingudiko Zerbitzuak, eta haren bidez kudeatzen ditu uraren ziklo integrala, hiri hondakinen bilketa eta baita bide garbiketa ere. Gaur egun bilatzen ari da:

Lanpostua: BIGARREN MAILAKO OFIZIAL ELEKTRIKO BAT, MANTENTZE ETA KONTROL LANETARAKO TEKNIKARI GISA
 

Onarpen data:
2016-03-15
 
Argitaratze data web orrian:
2016-04-05
 
Epe hasiera:
2016-06-28
 
Epe amaiera:
2016-07-20
 
Argitalpenak GAOn:
2016-06-30
 

Lotura duten dokumentuak

Deialdiaren oinarriak [Argitalpena jasota uztea]]

Eskaera [Argitalpena jasota uztea]]

Deialdiaren oinarriak aldatutak [Argitalpena jasota uztea]

Onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda [Argitalpena jasota uztea]

Merezimenduen behin-behineko balorazioa [Argitalpena jasota uztea]

Merezimenduen behin betiko balorazioa eta lehenengo ariketako deialdia [Argitalpena jasota uztea]

Lehenengo ariketako behin behineko emaitzak [Argitalpena jasota uztea]

Lehenengo ariketako behin betiko emaitzak eta bigarren ariketarako deialdia [Argitalpena jasota uztea]

Bigarren ariketako behin-behineko emaitzak [Argitalpena jasota uztea]

Proba teoriko-praktikoaren behin betiko emaitzak, puntuazio globalak eta elkarrizketa pertsonalen deialdia [Argitalpena jasota uztea]

Elkarrizketen behin-behineko emaitzak, behin-behineko kalifikazio orokorra eta behin-behineko gaindituen zerrenda lortutako puntuazioen ordenaren arabera [Argitalpena jasota uztea]

Aukeratzeko batzordearen bileraren akta [Argitalpena jasota uztea]

Postuaren ezaugarriak

Haren egitekoak:

  1. Instalazioen Sailaren barnean, “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietatearen instalazioen ustiapen, mantentze eta kontrol lanak egitea.
  2. Uraren Ziklo Integrala osatzen duten biltegiratze, erregulazio, goratze, garraio, tratamendu, arazketa... instalazioetan operazio, gainbegiratze eta kontrol lanak egitea.
  3. Uraren Ziklo Integrala osatzen duten industria instalazioetako aktibo elektrikoen, automatikoen, elektronikoen, neurketen, komunikazioen... ustiatze eta mantentze lanak egitea.
  4. Instalazioen eta haietako aktiboen eta abarren mantentze integralerako eskatutako lanak egitea.
  5. Bere prestakuntzaren eta kualifikazio profesionalaren barnean, eska diezaioketen beste edozein eginkizun.

Eskatzen da (aldatuta)

  • Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikaria; Sistema Elektroteknikoetako eta Automatizatuetako goi teknikaria; edo Lanbide Heziketako beste edozein titulazio, legez aurrekoetako baten baliokidea baldin bada
  • Gidatzeko baimena: B mota
  • Oinarrietako II.e) ataleko Gaitasun funtzionala

Eskaintzen da

  • Uren eta hiri hondakinen kudeaketaren alorrean puntakoa den enpresa batean sartzea berehala.

Hautagaiak aurkeztea eta deialdiaren oinarriak

Eskariak www.txinzer.eus helbidean eskuragarri dagoen eredu ofizialean aurkeztuko dira, behar bezala beteta, “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan, 8:15etatik 14:30tara, 20 eguneko epean, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera kontatuta. Posta Bulegoetan aurkeztutako eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietatearen izenean egingo dira, gutun-azal irekian Postako funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan, aurkezteko epearen barnean eskariak ziurtatu aurretik. Horrela egiten bada soilik ulertuko da Posta Bulegoan aurkeztu ziren egunean eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan sartu zirela.

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)