Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Baldintza Orokorrak

Testu honek Hornikuntza eta Saneamendu Sareetako materialei, haien eraikuntzari eta harrerari buruzko aginduak ezartzea du xede, proiektu eta eraikuntzarako irizpideak bateratzeko, eraikitakoaren kalitatea bermatzeko eta homogeneotasunaren eta normalizazioaren bidetik zerbitzuaren prestazioak ahalik eta hoberenak izateko eta, aldi berean, proiektu egileen, Eraikitzaileen, Obra Zuzendarien, Administrazioen eta Promotoreen lana errazteko.

Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak elkarteak zerbitzu hau eskaintzen duen esparruan eraikitako Hornikuntza eta Saneamendu Sare guztiak, Mankomunitatearenak izango direnak, testu honetan zehaztutako baldintzen araberakoak izango dira. Salbuespen kasuetan baino ez, eta betiere ondo justifikatuta baldin badago, Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak elkarteak onartu egingo ditu baldintzetako bat betetzen ez duten instalazioak.

Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak elkartea izanen da Baldintza orokor hauek bete egiten direla zainduko duena.

Baldintza Orokor hauek honako hauek zehaztea dute xede:

  • Hornikuntza eta Saneamendu Sareak osatzen dituzten materialak.
  • Obren eraikuntza izaerako xehetasunak eta elementuen egokiera haietan.
  • Hornikuntza eta Saneamendu Sareekiko lotune motak nola bururatu.
  • Muntatzeko argibideak eta nahitaez egin beharreko probak.

Hartan ez dira sareetako kalkuluak egiteko irizpideak jasotzen, hauek proiektu egileek garatuko baitituzte eta Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak elkarteak berretsiko baititu.

Testu honek proiektu gehienetan aurkezten den kasuistikari erantzun nahi dio. Nolanahi ere den, dokumentu honetan jasotzen ez den instalazio bereziren bat egokitu behar bada, Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak elkarteak onartu eta haren ikuskaritzapean egokituko da.

Honako hauentzat dira aplikagarri baldintza hauek:

  • Hornikuntza eta Saneamendu Sareak biltzen dituzten Hornikuntza eta Saneamendu Sareen edo urbanizazioen (edo antzeko jardueren) proiektu orori, hauek Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak elkartearen bidezko zerbitzuak jasotzen dituen esparruan garatzen baldin badira.
  • Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak elkarteak prestatu eta idatzitako proiektu orori.

Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak elkarteak, materialekin probak eta saioak egin ostean eta haiek egiteko eta hornitzeko prozesua ontzat eman eta gero, haren jarduera esparruan bururatu beharreko Hornikuntza edo Saneamendu Sarean instalatzeko haietatik zein diren egokienak erabakiko du. Produktu edo materialen aukeratzea errazte aldera, Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak elkarteak testu honek eskatzen dituen kalitate baldintzak une oro betetzen dituzten merkataritza etxeen zerrenda egingo du.

Testu hau aldiro-aldiro berrikusiko da, eta egoki irizten diren aldaketak jaso ahal izango dira hartara.

Baldintza Orokor hauetan agindutakoez gainera, ezinbestean bete behar da Uraren Ziklo Integralaren Kudeaketa Arautzen duen Ordenantzan xedatutakoa (GAO, 234. zenb., 1990ko abenduak 5).

Ondoko artxibo hauek prest daude jaisteko. Jaisteko, beraz, saka ezazu saguaren eskuineko botoia eta aukera ezazu "Non eta nola gorde..."

TESTUA OSORIK

IRUDIAK

 

Web orriaren oina
© 2025 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)