Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia

Proiektuak

Txingudiko Zerbitzuakek egindako azken proiektu garrantzitsuenak aurkeztuko ditugu ondoren:

Gauzatuak

Erlea proiektua

Kudeaketa eredu berria da Erlea, eta hari esker, bere jarduera arlo desberdinen (ur hornikuntza eta saneamendu sareak, hondakinen bilketa eta bide garbiketa) kudeaketa integratua eta bere bezeroen –hauxe da, Irungo eta Hondarribiko herritarren- merkataritza kudeaketa osoa egiten du Txingudiko Zerbitzuakek, bere prozeduren eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetuz.

Sartu

 

Jaizkibel-Elordi hornikuntza eta Zubimusu errekaren saneamendua

2012. urtean bukatu zen eskualdeko saneamendu orokorrerako sistema osatzeko gelditzen zen azpiegitura garrantzitsuenetako bat: Zubimusu errekaren saneamendua, Irungo hirigunea zeharkatzen duen arro garrantzitsuenetakoa.

Proiektuaren informazioa jaitsi [PDF]

Gauzatzen

Portu Auzoa: 5. Fasea

San Pedro kaleko azken zatian eta San Kristobal biribilgunean, berrurbanizatze lanekin batera, erabat berritzen ari dira hornikuntza eta saneamendu azpiegiturak, kasu honetan urak usteko sistema bereiziak jarrita, eskualdean orain dela 20 urte baino gehiagotik egiten ari den bezala.

STTZk jarritako aurrekontua 330.000 eurokoa da eta aurreikusten da 2016ko otsailean bukatuko direla obrak.

Aurreikusiak

Urtegiak berritzeko plana

Lan horiek, jada hasiak, 2016. urterako inbertsio nagusietako bat izango dira. Eskualdeko urtegi nagusietako lau 70. urtean eraiki zituzten eta pixkanaka-pixkanaka berritu egingo dira.

Proiektuaren informazioa jaitsi [PDF]

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)