Uraren ziklo integrala kudeatzeko hornidura eta saneamendu azpiegituretan inbertsioak egiteko programa P2025
2005-2015 Inbertsioen Hamar Urteko Plana bukatu ondoren, Txingudiko Zerbitzuakek etorkizunean egin beharreko esku hartze premiazkoenen inbentario berria egin du, haien planifikazioa, hurrengo hamar urteetarako programazioa eta aurrekontu estimazioa egiteaz gainera. Honako lehentasun maila hauen arabera sailkatu dira esku hartze guztiak: handia, handia-ertaina, ertaina eta txikia. Aurreko planetik egin gabe geratu ziren proiektuak ere sartu dira bertan.
Guztira, 43 esku hartze dira eskualdean Uraren Ziklo Integralaren fase desberdinetan egin beharrekoak, hala ura biltzeko eta hornitzeko azpiegiturei nola banaketa sareei, kolektoreei eta beste saneamendu sare batzuei eta araztegiari dagokienean. Esku hartze horiek egiteko kalkulatutako hainbat urtetarako aurrekontua 46.530.000 euro dira.
Ondorengo dokumentuak informazio zehatza argitartzen da.
2005-2015 Inbertsioen Hamar Urteko Planaren betetze mailaren ebaluazio txostena
Txingudiko Zerbitzuak S.A.k, bere sareetan inbertsioak egiteko beharra zegoela ikusita, “2005-2015 Inbertsioen Hamar Urteko Plana” abian jarri zuen. Etorkizunean premiazkoenak ziren esku hartzeen inbentarioa egingo zen bertan, hartan oinarrituta, ur hornidura, banaketa eta saneamendu sareetan egin beharreko inbertsio berrien planifikazioa eta programazioa gauzatu ahal izateko.
2016. urtean amaitutzat eman da, “2005-2015 Hamar Urteko Plana” eta jasotako obra gehienak egin direla atera daiteke ondorioz, eta horrenbestez, bete egin dira jarritako helburu nagusiak. Zehatz esateko, honako hauek dira betetze mailaren datuak
Eskuhartze kopurua | Proiektatutakoak Gauzatutakoak |
30 22 |
%73 |
Esku hartzeen zenbatekoa | Proiektaturiko | 56.705.000 | %64 |
Esku hartze horiek guztiak xehe adierazten dituen dokumentuak dauzkazue ondoren.
Plan decenal grado de cumplimiento [PDF]
Grado de cumplimiento inversiones 2005-2015 [PDF]