Atalerrekako Hondakin Urak Arazteko Plantan (HUAP) hondakin urak araztu ondoren sortzen den lohia biomasa da, eta biomasa horretatik, batetik, biogasa lortu daiteke, eta bestetik, bioerregaia.
Lehenik biogasa lortzen da lohiak tratatzeko prozesutik, hau da, lohiaren materia organikoaren, materia organiko konplexuaren, parte bat biogas (%70 metanoa, eta gainerakotik gehiena CO2 eta gas geldo pixka bat) bihurtzen duen prozesu mikrobiologikotik. Eraldatze hau tanke itxi batean garatzen da, eta anaerobioa da, hau da, oxigenorik gabe bururatzen da. Biogas hau erregai gisa baliatzen da sorgailu bitan energia elektrikoa sortzeko. Gisa honetan batez beste 520.000 kW sortzen dira urtean.
Bigarrenik, urgabetu egiten da lohiaren tratamendutik eratorritako biohondakina, eta behin guztiz idorturik dagoenean bioerregai gisa baliatzen da. Une honetan astean 15 tona ekoizten dira, eta Añorgako (Donostia) zementu fabrikan baliatzen dute.