Txingudiko Zerbitzuak elkarteak eguzkitik datorren energia aprobetxatzen du. Horretarako eguzkiaren argitara ipini ditu ur deposituen gainazalak, Perujaran kalean duen egokitzeko teilatua eta Elordiko Edateko Ura Tratatzeko Plantako teilatua. Bi energia motaz ari gara: eguzki-energia fotovoltaikoaz eta eguzki-energia termikoaz.
Eguzki-energia fotovoltaikoa
Argindarra sortzeko xedean, eguzki-erradiazioa modu aktibo batean aprobetxatzean datza. Teknologia honetan zelula fotovoltaiko deituak baliatzen dira, eta haietan erradiazioak elektroiak higiarazten ditu polo biko korrontea faboratzen duten materialekin tratatutako metalak kitzikatzean.
1997. urtean inauguratu zen, San Telmoko deposituan (Higerko Itsasargitik gertu), Txingudiko Zerbitzuak elkarteak abiarazitako aurreneko eguzki-energia fotovoltaikorako instalazioa. 2006. urtean beste bost instalazio berri gehitu zitzaizkion, orduko 6,7 kw sortzen zutenak, Irungo Iparragirre Garai eta Beheko, Ibaietako eta Buenavistako eta Hondarribiko Errandoneako edateko ura banatzeko deposituetan eguzki-energia aprobetxatzeko xedean.
Eguzki-energia termikoa
Energia honek zuzenean bihurtzen du eguzki-erradiazioa bero, eskuarki ur beroa sortzeko eta berogailuei eragiteko. Eguzki-energia fotovoltaikoa baino aurreratuago dago bere garapenean. “Berotegi-efektuaren” printzipioan oinarritua da, hau da, beroa jaso eta ez dio ihes egiten uzten: horretarako beroa bildu egiten du, isolatu, eta kolore beltza baliatzen du.
Txingudiko Zerbitzuak elkartearen egoitzan, Perujaran kaleko pabiloietan, eta Elordiko Edateko Ura Tratatzeko Plantan ur beroa sortzeko bi zentral daude instalaturik, baita langileen aldagela eta komunetarako ura metatzeko depositu bat ere.