Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Energia hidroelektrikoa

Txingudiko Zerbitzuak elkarteak eskura dituen baliabide hidrikoak, instalazioak eta haien arteko garaiera aldeak aprobetxatzen ditu urtegiratutako ur soberakinak direnetan energia elektrikoa sortzeko higitzen ari diren uretan biltzen den energiatik (energia zinetikoa) abiaturik. Hitz gutxitan esateko, zentral hidroelektriko txikietan sortutako energia da energia hidroelektrikoa.

Txingudiko Zerbitzuak elkarteak hiru zentral hidroelektriko txiki kudeatzen ditu:

Elordikoak

Elordikoak, Edateko Ura Tratatzeko Plantan (EUTP) kokatuak, Endara edo San Anton urtegitik iristen den ura aprobetxatzen du. 434 kW-ko potentzia du, eta Plantako kontsumo beharrei erantzuteko adina energia elektriko ekoizten du.

 

Domikokoak

Domikokoak izen bereko urtegitik datorren uraren indarra baliatzen du. 255 kW-ko potentzia du instalaturik.

 

Irugurutzetakoak

Irugurutzetakoak, izen bereko mea-labe zaharren ondoan kokatuak (Meaka), Arrizurretako putzutik kontatzen hasita 300 metroko garaiera aldea gainditzen duen ura aprobetxatzen du; Arrizurretako putzua, aldi berean, Domikotik iristen den ubideak elikatzen du. Instalazio honek 1.500 kW potentzia du instalaturik lau sorgailuak kontuan harturik.

Zentral txiki hauek hiruek 1.200 etxetan kontsumitzen den adina energia sortzen dute (6,6 milioi kw/urtean).

 

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)