Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Erdi-mailako teknikaria, LAPn eta Elektrizitate-Elektronikan espezializatua

Mancomunidad de Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen kudeaketarako sozietate publikoa da Txingudiko Zerbitzuak, Mankomunitate hori Irun eta Hondarribiko udalerriek osatzen dute era berean, eta haren bidez kudeatzen ditu uraren ziklo integrala, hiri hondakinen bilketa eta ondorengo garraioa tratatuak izateko, eta baita bide garbiketa ere. Horrez gainera, energia berriztagarria lortzen du bere lanaren ondorioz, jarduera osagarri gisa. Gaur egun bilatzen ari da:

Lanpostua: ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA, LAPn ETA ELEKTRIZITATE-ELEKTRONIKAN ESPEZIALIZATUA

Onarpen data:
2015-03-24
 
Argitaratze data web orrian:
2015-04-20
 
Epe hasiera:
2015-04-22
 
Epe amaiera:
2015-05-18
 
Argitalpenak:
2015-04-22 Zbkia.: 74
 

Lotura duten dokumentuak

Deialdiaren oinarriak [Argitalpena jasota uztea]

Eskaera [Argitalpena jasota uztea]

Onartutakoen eta baztertutakoen iragarkia [Argitalpena jasota uztea]

Onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda [Argitalpena jasota uztea]

Behin-betiko onartutakoen eta baztertutakoen iragarkia [Argitalpena jasota uztea]

Onartutakoen eta baztertutakoen behin-betiko zerrenda [Argitalpena jasota uztea]

Ohar berriemailea: prozesuaren egutegia [Argitalpena jasota uztea]

Merituen fasea: Emaitzak [Argitalpena jasota uztea]

Proben fasearen deialdia: Trebetasun, gaitasun eta nortasun azterketak [Argitalpena jasota uztea]

Trebetasun, gaitasun eta nortasun azterketak: Emaitzak [Argitalpena jasota uztea]

Proben fasearen deialdia: Elkarrizketa pertsonala [Argitalpena jasota uztea]

Elkarrizketa pertsonala: Emaitzak [Argitalpena jasota uztea]

Azken puntuaketa [Argitalpena jasota uztea]

Euskararen ahozko frogak egiteko deialdia [Argitalpena jasota uztea]

Euskararen ahozko frogaren emaitzak [Argitalpena jasota uztea]

Behin-behineko azken emaitzak [Argitalpena jasota uztea]

Behin betiko azken emaitzak [Argitalpena jasota uztea]

Postuaren ezaugarriak

Haren egitekoak:

LANEKO PREBENTZIOAREN ESPARRUAN:

  • Prebentzioa sustatuko du enpresan, eta haren plangintzan parte hartuko du.
  • Arriskuen ebaluazioak egingo ditu.
  • Laneko arriskuak murrizteko eta kontrolpean edukitzeko neurriak proposatuko ditu.
  • Langileei informazioa emateko eta haien oinarrizko prestakuntzarako jarduerak egingo ditu.
  • Zuzenean zainduko du enpresako laneko arriskuak murrizteko eta kontrolpean edukitzeko programa betetzen dela, eta horretarako ausazko bisitak egingo ditu aldian behin lanpostuetara, dagokion lanean Segurtasun eta Higiene alorrean indarrean dagoen araudia bete egiten dela egiaztatzeko eta, hala behar duenean, okerrak salatzeko txostenak egiteko.
  • Enpresa esleipendunekin jarraipen eta kontrol bilerak egingo ditu, eta haiek aurkezten duten dokumentazioa indarrean eta eguneratuta dagoela berrikusiko du.
  • Makineria, tresna eta gisakoen erosketen gaineko jarraipena eta kontrola egingo du, eta EE adierazgarria dutela egiaztatuko du.
  • Larrialdi batean eta lehen sorospenak eman behar diren kasuetan nola jardun behar den planifikatuko du. Larrialdien simulazioetan parte hartuko du instalazioetan nahiz espazio konfinatuetan.
  • Hilero bilerak egingo ditu Besteren Prebentzio Zerbitzuarekin (aurrerantzean BPZ), eta gaurkoturik eta eguneraturik edukiko ditu arriskuen ebaluazioak eta beharrezkoa den dokumentu guztia, dagokion aplikazioa eta balioespena barne, enpresaren esparru guztietan. Eta BPZrekin sinatutako kontratua bete egiten dela zainduko du.
  • Kontratatutako BPZren enpresarekin elkarlanean, laneko prozedurak prestatu eta eguneratuko ditu.
  • Laneko arrisku mota berezi batzuk ebaluatuko ditu.
  • Laneko arriskuei buruz informatu eta langileak prestatuko ditu modu orokor batean.
  • Prebentziozko ekintzak planifikatuko ditu egoera bereziei aurre egiteko.
  • Segurtasun eta osasun alorreko ikuskaritza lanetan eta ezbeharrak ikertzeko lanetan parte hartuko du, eta hala behar duenean Osalaneko edo Lan Ikuskaritzako langileei lagunduko die.
  • Enpresako langileen osasun azterketen eta txertoen urteko egutegia prestatuko du, kontratatutako BPZ enpresak langileen osasuna zaindu eta kontrolatu dezan.
  • Laneko Prebentzio eta Osasun alorreko Urteko memoria idatziko du.
  • Enpresak izendatutako langile gisa parte hartuko du laneko Segurtasun eta Osasun batzordean, idazkari gisa bileran esandakoak jasotzeko eta haietan erabakitakoak betearazteko. Era berean, berau izango da batzordeak beharrezkoak dituen bileretara dei egiteko arduraduna.
  • Lanpostuak bere dituen beste egitekoak.

INSTALAZIO SAILAREN ESPARRUAN:

  • Prebentziozko/predikziozko mantentze lanen plangintzaren kudeaketa eta kontrola bideratuko ditu, erakundearen GMAO sistemaren aplikazioaren laguntzaz.
  • Hobetzeko azterketak egingo ditu, kostuak eta programatutako mantentze lanetan emandako denbora gutxienera eraman ahal izateko.
  • Bibrazioak eta termografikoak aztertuta, aktibo nagusien gaineko kontrola eta jarraipena bideratuko ditu Mantentzearen Kudeaketa planaren arabera.
  • Mantentze zuzentzailea aztertuko du, jarraipen txostenak idatziko ditu eta hobetzeko proposamenak egin eta plan proaktiboak proposatuko ditu.
  • Kudeaketaren adierazleak aztertuko ditu, txostenak idatziko ditu aldian behin, eta altan dauden hornidura sistemaren eta saneamendu sistemaren ustiakuntza adierazleak kontrolatzeko grafikoak osatuko ditu.
  • Kudeaketaren adierazleak aztertuko ditu, txostenak idatziko ditu aldian behin, eta bajan dauden hornidura eta saneamendu sareen sektorizazioaren ustiakuntza adierazle nagusiak kontrolatzeko grafikoak osatuko ditu.
  • Energia ekoizteko Instalazioak kudeatu eta kontrolatuko ditu, eta erakundearen argindar merkatua kudeatzen duen zerbitzuarekin koordinatuko da.
  • Erakundearen instalazio eta egoitzetan izaten den energiaren kontsumoaren gaineko jarraipen orokorra egingo du, adierazleak kontrolatu eta haiek aztertuko ditu. Barne kontrolerako, errendimenduen azterketarako eta energiaren eraginkortasunean hobekuntzak egiteko barne auditoretza planifikatu eta eramango du burura.
  • Sozietatearen sailaren zerbitzuak eta hornidurak esleitzeko klausula teknikoei eta jarraipen nahiz kontrol teknikoari buruzko baldintzak idatziko ditu.
  • Saileko koadro teknikora bilduko da, ekintza proaktiboak edo hobetzeko ekintzak kudeatzeko, planifikatzeko eta burura eramateko.
  • Lanpostuak bere dituen beste egitekoak.

Eskatzen da

  • Ingeniari Teknikoa edo Ingeniaritzan Graduatua, Ingeniaritza Elektrikoa, edo Industria Elektronika eta Automatika adarretan. Laneko Arriskuen Prebentzioko Goi-mailako Teknikariaren titulu ofiziala izan behar du, Segurtasunean espezializatua.

Eskaintzen da

  • Uren eta hiri hondakinen kudeaketaren alorrean puntakoa den enpresa batean sartzea berehala.

Hautagaiak aurkeztea eta deialdiaren oinarriak

Eskariak www.txinzer.eus helbidean eskuragarri dagoen eredu ofizialean aurkeztuko dira, behar bezala beteta, “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan (Bº Olaberria, 18 – 20303 IRUN), 8:30tik 14:00ra, 20 laneguneko epean, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera kontatuta. Posta Bulegoetan aurkeztutako eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” (Olaberria auzoa, 18 – 20303 IRUN) sozietatearen izenean egingo dira, gutun-azal irekian Postako funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan, aurkezteko epearen barnean eskariak ziurtatu aurretik. Horrela egiten bada soilik ulertuko da Posta Bulegoan aurkeztu ziren egunean eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan sartu zirela.

 

Web orriaren oina
© 2025 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)