Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Ingurumen Laguntzaile Teknikaria

Mancomunidad de Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen kudeaketarako sozietate publikoa da Txingudiko Zerbitzuak, Mankomunitate hori Irun eta Hondarribiko udalerriek osatzen dute era berean, eta haren bidez kudeatzen ditu uraren ziklo integrala, hiri hondakinen bilketa eta ondoko garraioa tratatuak izateko, eta baita bide garbiketa ere. Horrez gainera, energia berriztagarria lortzen du bere lanaren ondorioz, jarduera osagarri gisa. Gaur egun bilatzen ari da:

Lanpostua: INGURUMEN LAGUNTZAILE TEKNIKARIA

Onarpen data:
2014-10-28
 
Argitaratze data:
2014-11-03
 
Epe hasiera:
2014-11-03
 
Epe amaiera:
2014-11-26
 
Argitalpenak:
GAO: 2014-11-03 Zbkia.: 209
 

Lotura duten dokumentuak

Deialdiaren oinarriak [Argitalpena jasota uztea]

Eskaera [Argitalpena jasota uztea]

Onartutakoen eta baztertutakoen iragarkia [Argitalpena jasota uztea]

Onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda [Argitalpena jasota uztea]

Behin-betiko onartutakoen eta baztertutakoen iragarkia [Argitalpena jasota uztea]

Onartutakoen eta baztertutakoen behin-betiko zerrenda [Argitalpena jasota uztea]

Proben Fasea: TREBETASUN, GAITASUN ETA NORTASUN AZTERKETAK [Argitalpena jasota uztea]

Trebetasun, gaitasun eta nortasun azterketak: Emaitzak [Argitalpena jasota uztea]

Elkarrizketa pertsonala: Deialdia [Argitalpena jasota uztea]

Azken puntuazioa [Argitalpena jasota uztea]

Azken balorazioaren informazio gehigarria

Erreklamazio epea [Argitalpena jasota uztea]

Merezimenduen balorazio irizpideak [Argitalpena jasota uztea]

Postuaren ezaugarriak

Haren egitekoak:

  • Ingurumen sentsibilizaziorako kanpainak egingo ditu: prebentzioa hondakinen sorreran, birziklatzeko bereizketa, autokonpostatzea eta abar.
  • Gogobetetze inkestak egingo dizkie bezeroei.
  • Hiriko bilketa puntuen kalitateari buruzko kudeaketa adierazleen jarraipena egingo du: bilketa maiztasunen azterketa, kontenerizazio mailak eta edukiontzien erabilera, ur kontsumoak, mantenua eta kontserbazio egoera eta abar.
  • Bide garbiketaren adierazleen jarraipena egingo du: jasotako erreklamazioak eta abisuak, gogobetetze indizeak eta abar.
  • Kudeaketa adierazleen jarraipena egingo du bezero partikularrek eta gremioek egiten duten Irungo eta Hondarribiko garbiguneen erabilerari dagokionean.
  • Arreta emango die RICIAren bilketa zerbitzuen bezeroek egindako erreklamazioei, hala industriako bezeroei nola ostalaritzako eta merkataritzako bezeroei.
  • Gis korporatiboa: elementuen mantenua (edukiontziak, bezeroak eta abar) eta datu grafikoen (GIS) eta alfazenbakizkoen ustiapena egingo ditu, sozietatearen kudeaketa irizpideen arabera.
  • Ingurumen tailerrak: tresnekin loturiko laguntza teknikoa, gainbegiratzea, mantenua (ingurumen fitxak eta abar).

Eskatzen da

  • Goi-mailako Lanbide Heziketa: Ingurumen Kimika, Ingurumen Osasuna edo Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola. Ingurumen Zientzietan Gradu edo Lizentziatura.

Eskaintzen da

  • Uren eta hiri hondakinen kudeaketaren alorrean puntakoa den enpresa batean sartzea berehala.

Hautagaiak aurkeztea eta deialdiaren oinarriak

Eskariak www.txinzer.eus helbidean eskuragarri dagoen eredu ofizialean aurkeztuko dira, behar bezala beteta, “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan 8:30tik 14:00ra, 20 laneguneko epean, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera kontatuta. Posta Bulegoetan aurkeztutako eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” (Olaberria auzoa, 18 – 20303 IRUN) sozietatearen izenean egingo dira, gutun-azal irekian Postako funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan, aurkezteko epearen barnean eskariak ziurtatu aurretik. Horrela egiten bada soilik ulertuko da Posta Bulegoan aurkeztu ziren egunean eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan sartu zirela.

 

Web orriaren oina
© 2022 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)