Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Araso eta Akartegiko Garbiguneak

Behe Bidasoaldeko herri biek, Irunek eta Hondarribiak, Gune Garbi edo Garbigune bana dute. 2009an ireki zituen bere ateak Arasokoak (Decathlon dendaren gibelaldean), eta 2012ko azaroak ireki ditu bereak Akartegikoak, Hondarribiko izen bereko auzoan (Labrederreko biribilgunearen ondoan).

Irungo eta Hondarribiko gremio, denda eta partikularrek erabiltzeko lekua da garbigunea, bertan era askotako hondakinak utz baititzakete berex. Hondakin hauek baimendutako kudeatzaileen esku uzten dira batez ere haiek berreskuratzeko eta birziklatzeko xedean.

Deskargatu pdf garbigune Araso

Deskargatu pdf garbigune Akartegi

Garbiguneen irekitze egutegia - 2024.pdf

Honako hondakin hauek eraman daitezke garbigunera:

  • Bolumen handikoak: altzariak eta tresnak
  • Etxeko zaborra
  • Beira laua
  • Etxe-tresna elektriko handiak
  • Etxe-tresna elektriko txikiak
  • Pneumatikoak
  • Artikulu elektriko eta elektronikoak
  • Igeltsua
  • Plastikoa
  • Egurra
  • Inausketa eta lorezaintzatik etorritakoak
  • Beira
  • Txatarra
  • Etxeko hondakin arriskutsuak
  • Hozkailuak

Araso garbiguneko ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 08:00-12:45/15:30-18:00

Larunbatetan: 10:00-13:00/15:00-19:00

Igandetan: 10:00-13:00

Ikusi Arasoko mapa

Akartegi garbiguneko ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:00/15:30-17:30

Larunbatetan: 10:00-13:00/15:00-19:00

Igandetan: itxita

Ikusi Akartegiko mapa

Gabigunean ematen den zerbitzua hondakinen kudeaketan.
(Tarifa C)

Garbiguneko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tarifak hondakin bakoitzak duen tratamenduaren azken kostuaren arabera zehazten diren tarifa finko edo aldakorrak dira. Utzitako hondakin kantitatearen arabera aplikatzen dira.

Tarifak hiri-hondakin solidoak biltzeko, garraiatzeko, tratatzeko, aprobetxatzeko edo ezabatzeko zerbitzuak bajan kudeatzeagatik ordaindu beharreko tarifak arautzen dituen Ordenantzaren II. eranskinean agertzen dira.

Deskargatu Beheko Tarifen Ordenantza

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)