Mancomunidad de Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen kudeaketarako sozietate publikoa da Txingudiko Zerbitzuak, Mankomunitate hori Irun eta Hondarribiko udalerriek osatzen dute era berean, eta haren bidez kudeatzen ditu uraren ziklo integrala, hiri hondakinen bilketa eta ondoko garraioa tratatuak izateko, eta baita bide garbiketa ere. Horrez gainera, energia berriztagarria lortzen du bere lanaren ondorioz, jarduera osagarri gisa. Gaur egun bilatzen ari da:
Lanpostua: ABOKATUA
Lotura duten dokumentuak
Deialdiaren oinarriak [Argitalpena jasota uztea]
Eskaera [Argitalpena jasota uztea]
Onartutakoen eta baztertutakoen iragarkia [Argitalpena jasota uztea]
Onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda [Argitalpena jasota uztea]
Behin-betiko onartutakoen eta baztertutakoen iragarkia [Argitalpena jasota uztea]
Onartutakoen eta baztertutakoen behin-betiko zerrenda [Argitalpena jasota uztea]
Merituen fasea: Emaitzak [Argitalpena jasota uztea]
Proben fasearen deialdia: Trebetasun, gaitasun eta nortasun azterketak [Argitalpena jasota uztea]
Proben fasearen deialdia: Elkarrizketa pertsonala [Argitalpena jasota uztea]
Akats zuzenketa merituen fasean: emaitzak [Argitalpena jasota uztea]
Trebetasun, gaitasun eta nortasun azterketak: Emaitzak [Argitalpena jasota uztea]
Azken puntuazioa [Argitalpena jasota uztea]
Postuaren ezaugarriak
Haren egitekoak:
- Arreta emango die merkataritza esparruan egiten diren erreklamazioei eta Enpresaren jarduerarekin loturikoei.
- Aseguru Konpainiekin izenpeturiko aseguru polizen mantenuaz arduratuko da eta arreta emango die haiekin loturiko erreklamazioei.
- Enpresari aholkuak emango dizkio Administrazio Zuzenbidearen alorrean, sektore publikoko erakunde gisa. Bereziki, enpresako kontratazioarekin loturik egindako kontsulta guztiak aztertu eta ebatziko ditu, dituen fase guztietan kontratazioaren jarraipena egiteaz gainera.
- Elkarteak izan ditzakeen gatazka guztietan defentsa juridikoaz arduratuko da, edozein esparru jurisdikzional eta instantziatan.
- Txosten eta diktamen juridikoak idatziko ditu sozietatearen xedearekin loturiko gaien inguruan.
- Banakako ohiko lan harremanen inguruan aholkuak emango ditu, sozietatearen izaera publikotik etorritako berezitasunei arreta berezia eskainiz.
- Aholkuak emango ditu Arriskuen Prebentzioaren, Laneko Segurtasunaren eta laneko higienearen alorretan beharreko prozedurak eta jarduerak aurrera eraman daitezen.
- Ordenantzak eta eskatzen zaion izaera orokorreko beste edozein xedapen prestatuko ditu.
- Lege aholkularitza emango du datu pertsonalen babesaren eta jarduera publikoaren gardentasunaren alorretan.
- Lege mailan laguntza emango die sozietateko kudeaketa organoei, haietako idazkaritza lana bere gain hartuz halakorik eskatzen zaionean.
- Enpresaren lege aholkularitzaren barnean, sozietateko Zuzendari Nagusiak haren esku uzten dituen gainerako egiteko guztiak.
Eskatzen da
- Zuzenbideko Gradua edo goi-mailako unibertsitate titulazioa.
- Abokatu edo lege aholkulari gisa froga daitekeen eskarmentua Sektore Publikoan, ezagutza aurreratuak Merkataritza Zuzenbidean, Administrazio Zuzenbidean eta Toki Erregimenean.
- Ezagutza espezifikoak Kontratazioaren alorrean (Sektore Publikoa).
Eskaintzen da
- Uren eta hiri hondakinen kudeaketaren alorrean puntakoa den enpresa batean sartzea berehala.
Hautagaiak aurkeztea eta deialdiaren oinarriak
Eskariak www.txinzer.eus helbidean eskuragarri dagoen eredu ofizialean aurkeztuko dira, behar bezala beteta, “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan 8:30tik 14:00ra, 20 laneguneko epean, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera kontatuta. Posta Bulegoetan aurkeztutako eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” (Olaberria auzoa, 18 – 20303 IRUN) sozietatearen izenean egingo dira, gutun-azal irekian Postako funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan, aurkezteko epearen barnean eskariak ziurtatu aurretik. Horrela egiten bada soilik ulertuko da Posta Bulegoan aurkeztu ziren egunean eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan sartu zirela.