Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Atez ateko bilketa dendetan

Txingudiko Zerbitzuakek atez ateko gaikako bilketa zerbitzua eskaintzen du, gai organikoen, paperaren, kartoiaren eta beiraren sorrerarekin loturik, Irungo eta Hondarribiko zenbait saltokitan, tabernetan, jatetxeetan, janari dendetan eta fruta dendetan, esate baterako.

“Atez ateko” bilketa zerbitzu hori ez dago orokortua eta lortu nahi duena da, merkatariei berariazko zerbitzua emateaz gain, eskualdeko merkataritza guneei ospea eta balioa ematea, batik bat gaikako bilketarako edukiontziak leporaino beteak egon ez daitezen eta kaleetan saltokietako kartoirik pilatu ez dadin. Horri esker, gune horiek atseginagoak dira gozatzeko, erosketak egiteko, paseatzeko.

Gai organikoak

Saltokietan ematen den gai organikoaren atez ateko bilketa zerbitzua tabernentzat, jatetxeentzat, janari dendentzat eta fruta dendentzat da bereziki. Zerbitzua egunero eskaintzen da, igandeetan eta jaiegunetan izan ezik, eta arratsaldeko 15:00etan hasten da.

Harategiak eta arrandegiak

Era horretako establezimenduek GKEDAA hondakinak (Giza Kontsumorako Ez diren  Animalien Azpiproduktuak) sortzen dituzte. Hondakin horiek gizakien nahiz animalien osasunerako arriskutsuak izan daitezkeenez, berariazko araudia dute eta baimendutako kudeatzaileek kudeatu behar dituzte.

Papera eta kartoia

Merkatariek aldez aurretik ezarritako gune jakin batzutan utzi behar dute papera eta kartoia 20:00etatik aurrera. Era horretan ez dira gainezka jarriko bide publikoko edukiontziak.

Beira

Irungo eta Hondarribiko oinezkoentzako guneetan eta alde zaharretan egiten da atez ateko bilketa. Bilketa hori astean hiru aldiz egiten da neguan eta egunero, berriz, udan.

Beiraren atez ateko bilketa ostalaritzan

Txingudiko Zerbitzuakek beira atez ate biltzeko zerbitzua du Irungo eta Hondarribiko oinezkoentzako eremuetan eta hirigune historikoetan dauden ostalaritza establezimenduetarako.

Bilketa-egutegia

Horario
Denboraldia Datak Bilketa-maiztasuna Herria Ordutegia
Goi denboraldia Ekainaren 15etik irailaren 14ra, Egunero, igandeak eta jaiegunak barne Irun 15:00-15:45
Hondarribia 15:45-17:15
Behe denboraldia Irailaren 15etik ekainaren 14ra Astelehen, ostegun eta larunbatetan Irun 15:00-15:45
Hondarribia 15:45-17:15

Ohar garrantzitsua

Ontziak establezimenduaren barnean eduki behar dira arestian aipaturiko bilketa ordutegi horretatik kanpo.

 

Web orriaren oina
© 2025 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)