Uraren Euskal Agentzia URArekin elkarlanean, Txingudiko edozein talde antolaturi eta beste herrietako ikastetxe nahiz elkarteei zuzendua da bisitaldi gidatuen zerbitzua.
Hainbat puntu interesgarri bisitatu daitezke: Endarako urtegia eta Elordiko Edateko Uren Tratamendurako Planta (EUTP) ur hornidurari dagokionez, eta Hondartzako Ura Ponpatzeko Planta eta Atalerrekako Hondakin Uren Araztegia saneamenduari dagokionez.
Parte hartzaileak
Gutxienez 10 lagunek eta gehienez ere 40 lagunek osatuko dituzte taldeak. Taldeentzat antolatutako bisitaldiez gain, herritarrak Ziklo Integraleko instalazioetara etor daitezke urtero Uraren Munduko Eguna (martxoak 22) ospatzen denean.
Ikastetxeei dagokienez, ikasleek 10 urte baino gehiago izatea da muga bakarra. Hortaz, Lehen Hezkuntzako 5. mailan ari direnek eta hortik gorakoek bisitatu ditzakete instalazioak.
Unitate didaktikoak
Gidatutako bisitaldian izango diren ikasle taldeek uraren gaia bisita egin aurretik, bisitaldian zehar edo gero landu ahal izateko material didaktikoa dute jaisteko moduan eskuragarri.
Irakasleentzako materiala - Atalerreka
Ikasleentzako materiala - Atalerreka
Irakasleentzako materiala - Elordi
Ikasleentzako materiala - Elordi
Bisitaldi hauetan, eskualdean dauden instalazioak erakusteaz eta haien funtzionamenduen berri emateaz gain, aipagarria da bisitaldiei ematen zaien ingurumen izaera, geure gizartearen ur premiak ingurune naturalari eragiten dizkion ondorioen aurreko sentsibilizazio handiagoa bila baitu.
Parte hartu nahi al duzu?
Hitzordua eskatu behar duzu 902 119 284 telefono zenbakian.
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA
Arduraduna: TXINGUDIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA Helburua: ingurumen-kudeaketan eta ikus-entzunezko materialaren hedapenean hezteko eta sentsibilizatzeko jarduerak kudeatzea. Eskubideak eta informazio gehigarria: zure datuen tratamenduari buruzko eskubideak balia daitezke, eta tratamendu horri buruzko informazio gehigarria lor daiteke www.txinzer.eus webgunearen pribatutasun-politikan.