Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Kanpainak

Txingudiko Zerbitzuak elkarteak 1999. urteaz geroztik ahalegin bereziak egin ditu Ingurumen Hezkuntzaren arloan. Jakinik hiritarren parte hartzea garrantzitsua dela oso uraren ziklo integralaren eta energiaren sorreraren kudeaketan, eta ezinbestekoa kaleko garbiketaren eta hiri hondakinen kudeaketan, Txingudiko Zerbitzuak elkarteak urtez urte antolatu ditu informazio eta sentsibilizazio kanpainak hiritarrei eskuragarri dituzten baliabideen berri emateko eta baliabide horiei ahalik eta errentagarritasun handiena emateko, Behe Bidasoako gizarteak arian-arian bizi kalitate tasa altuak izan ditzan Garapen iraunkorraren ikuspuntutik.

2003. urtean Baliabideen Iraunkortasunerako Institutuak, Espainiako 50.000 biztanletik gorako hirien kategorian, bidasoatarrak saritu zituen gaikako bilketaren bidez hiri hondakinetatik berreskuratutako materialen portzentajerik handiena lortu zutelako, 1994an birziklatutakoaren tasa %3,81ekoa zen artean 2003an %26,07koa izatera iritsi baitzen. Gogora dezagun tasa hori %32,92ra hazia zela 2008ko abenduaren 31rako.

Jarraian labur-labur azalduko ditugu Txingudiko Zerbitzuak elkartearen Mankomunitatean 1999. urteaz geroztik hiri hondakinen esparruan bururatu diren kanpainak eta ingurumenaren aurreko hezkuntza ekimenak:

 

Web orriaren oina
© 2025 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)