Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Hondakin eta Birziklapenari buruzko tailerra

Tailer hauek hondakinen sorreraren aurrean ingurumenari ahalik eta kalte txikiena egiteko nola erantzun behar dugun erakutsiko digute, baita gure eskualdean gaur egungo egoera zein den aztertzeko aukera emango digute ere.

Laboratorio de reciclaje

Aukerak

  • 1. Aukera: hondakinen gaikako bilketa tailerra - ordu 1.
  • 2. Aukera: gaur egungo egoera eskualdean hondakinen kudeaketan tailerra– ordu 1.

Nori zuzendua

Txingudiko eskualdeko edozein ikastetxeri.

  • 1. Aukera: Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako edozein mailara zuzendua.
  • 2. Aukera: Bigarren Hezkuntzarako, hobe 3. edo 4. mailetarako eta Batxilergoa.

Modalitateak

  • A. Presentziala, gelan. Hezitzailea gelara joango da eta bertan emango du saioa.
  • B. On line, Zoom plataforma bitartez, ikasle guztiak gelan daudelarik.
  • C. On line, Zoom plataforma bitartez, ikasle guztiak etxean daudelarik.

Hizkuntza

Zerbitzua euskaraz nahiz gaztelaniaz ematen da.

Parte hartzaile kopurua

Gela bat saio bakoitzeko.

Hezitzaile bakarra egoten da eta gutxienez irakasle bat egon behar du saioa egiten den bitartean.

Unitate didaktikoak

Tailerra egin aurretik edo tailerra egin ondoren lantzeko unitate didaktikoak existitzen dira. Ikasle zein irakasleentzat daude prestaturik eta ordenagailuan betegarriak dira

LHko Irakasleentzako materiala

LHko Ikasleentzako materiala

DBHko Irakasleentzako materiala

DBHko Ikasleentzako materiala

COVID-19aren aurkako neurriak

1. Aukerarako

  • Beti bezala baina eskuak desinfektatuz materiala ukitu ondoren, edo
  • Ingurumen-hezitzaileak soilik ukitu ahal izango ditu hondakinak eta ahoz egingo da sailkapena, edo
  • Hondakinak plastifikatutako fitxekin onrdezkatu ahal izango dira. Kasu honetan saio batetik bestera fitzak desinfektatuko lirateke.

Tailerrean parte hartu nahi al duzu?

Aurrez hitzordua eskatu behar duzu honako formulario hau beteta.

 

Web orriaren oina
© 2022 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)