Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia

Zuzendari-Gerentea

Mancomunidad de Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen kudeaketarako sozietate publikoa da Txingudiko Zerbitzuak, Mankomunitate hori Irun eta Hondarribiko udalerriek osatzen dute era berean, eta haren bidez kudeatzen ditu uraren ziklo integrala, hiri hondakinen bilketa eta ondoko garraioa tratatuak izateko, eta baita bide garbiketa ere. Horrez gainera, energia berriztagarria lortzen du bere lanaren ondorioz, jarduera osagarri gisa. Gaur egun bilatzen ari da:

Lanpostua: ZUZENDARI-GERENTEA

Onarpen data:
2014-03-14
 
Argitaratze data:
2014-03-26
 
Epe hasiera:
2014-03-27
 
Epe amaiera:
2014-04-22
 
Argitalpenak:
GAO: 2014-03-26 Zbkia.: 58
 

Lotura duten dokumentuak

Bases de la convocatoria

Instancia

Onartutakoen eta baztertutakoen iragarkia [Argitalpena jasota uztea]

Onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda [Argitalpena jasota uztea]

Behin-betiko onartutakoen eta baztertutakoen iragarkia [Argitalpena jasota uztea]

Onartutakoen eta baztertutakoen behin-betiko zerrenda [Argitalpena jasota uztea]

Euskera frogak [Argitalpena jasota uztea]

Euskera frogak: Emaitzak [Argitalpena jasota uztea]

Merituen fasea: Emaitzak [Argitalpena jasota uztea]

Proben fasearen deialdia: Trebetasun, gaitasun eta nortasun azterketak [Argitalpena jasota uztea]

Trebetasun, gaitasun eta nortasun azterketak: Emaitzak [Argitalpena jasota uztea]

Elkarrizketa pertsonala: Deialdia [Argitalpena jasota uztea]

Azken puntuazioa [Argitalpena jasota uztea]

Postuaren ezaugarriak

Haren egitekoa izango da herritarrei ematen zaien uraren eta hiri hondakinen kudeaketa zerbitzua zuzentzea, Konpainiako langileak zuzentzea, beharrezkotzat hartzen dituen zabaltze, berritze eta berrikuntza guztiak aztertu eta prestatzea, kudeaketa ekintzak burutzea, Sozietatea ondo ustiatzeko azterketak eta ekimenak bideratzea, kontratuak egitea, eta Kontseiluari nahiz Lehendakariari beharreko dokumentazioa ematea, Administrazio Kontseiluak haren esku uzten dituen gainerako zereginez gainera.

Eskatzen da

  • Goi-mailako Unibertsitate titulazioa, Bide, Kanal eta Portu Ingeniaria edo Industria Ingeniaria.
  • Eskarmentua behar du enpresa kudeaketan eta giza taldeen zuzendaritzan antzeko tamaina eta fakturazioa duten enpresetan edo erakundeetan.
  • Ezagutzak behar ditu ur hornidura, estolderia eta saneamendu zerbitzuetan, eta baita uraren ziklo integralarekin eta hondakinen kudeaketarekin loturiko alderdi guztietan ere.
  • Oinarrizko ezagutzak administrazio zuzenbidean eta toki erregimenaren alorrean.
  • Jarrera proaktiboa eta lidergorako gaitasuna.
  • Euskaraz jakin behar du.
  • Dedikazio eta erantzukizun bereziak, Herri Administrazioen zerbitzura diharduten langileen bateraezintasun erregimenarekin loturik.

Eskaintzen da

  • Uren eta hiri hondakinen kudeaketaren alorrean puntakoa den enpresa batean sartzea berehala.
  • Ordainsari erakargarria, osagarria ere dedikazio bereziagatik.

Hautagaiak aurkeztea eta deialdiaren oinarriak

Eskariak www.txinzer.eus helbidean eskuragarri dagoen eredu ofizialean aurkeztuko dira, behar bezala beteta, “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan 8:30tik 14:00ra, 20 laneguneko epean, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera kontatuta. Posta Bulegoetan aurkeztutako eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” (Olaberria auzoa, 18 – 20303 IRUN) sozietatearen izenean egingo dira, gutun-azal irekian Postako funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan, aurkezteko epearen barnean eskariak ziurtatu aurretik. Horrela egiten bada soilik ulertuko da Posta Bulegoan aurkeztu ziren egunean eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan sartu zirela.

 

Web orriaren oina
© 2022 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)