Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia

RFID proiektua

2014ko martxoaren 1etik Aurrera,  esperientzia pilotua egiten hasiko gara hondakinak bereizteko eta edukiontzietan botatzeko ohiturak hobeto ezagutu daitezen laguntzeko, birziklatze tasak areagotuko dituzten eta zabortegira bidaltzen den zaborren bolumena murriztuko duten hobekuntzak sartu ahal izateko zerbitzuan.

Esperientzia aitzindari honek aukera emango digu oso datu interesgarriak eskuratzeko, eta espero dugu, praktikan, guztion onerako izango diren hobekuntzak ekartzea tratamendu horrek.

RFID PROIEKTUAREN AZALPEN DOKUMENTUA

RFID proiektuaren bitartez Irun eta Hondarribiko herritarren artean birziklapena sustatu nahi da. Horretarako, RFID teknologia ezarri da hondakinen bilketa prozesuan, bezero bakoitzak sortzen dituen hondakinak modu zehatz batean ezagutu ahal izateko.

Proiektua honetan datza: hondakin poltsan jarritako tag eranskailu baten bitartez, herritar bakoitzaren hondakin poltsa ezagutzea. Tag eranskailua herritarrak normalean hondakinak botatzeko erabiltzen duen poltsan jarri behar da (ez da poltsa berezirik behar). Poltsa kontenedorean bota aurretik, tag eranskailua itsatsi besterik ez da egin behar.

Ondoren, kamioiak kontenedoreen bilketa burutzean, tag eranskailu hauek bilketa kamioiak duen irrati-frekuentzia sistema baten bitartez irakurriak izango dira.

Azkenik, irakurritako datuak Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak sistemara pasako dira, hauek aztertu eta bezero bakoitzak ze maiztasunarekin  botatzen dituen zaborrak eta beti kontenedore berdinean egiten duen jakiteko. Bestalde, aleatorioki poltsa batzu aztertuko ditugu, frakzio desberdinen banaketa maila ezagutzeko: papera,  ontziak, beira, materia organikoa, etab.

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)