Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Sukaldeko olio erabilia

Itzuli

Olioaren edukiontzian utzi behar da sukaldeko olio erabilia. Hobe da erabilitako plastikozko botiletan edo brikezko ontzietan uztea, ongi itxita. Ez da beirazko ontzietan utzi behar hautsi egin daitezkeelako.

Hondakinaren deskripzioa

Eguzki-belar, oliba, soja eta antzeko landare-olioak dira olioaren edukiontzian uzten diren olio erabiliak, eta ez autoentzako olioa bezalako mea-olioak.

Birziklatzeko prozesua

Erabilitako landare-olioa prozesatzeko planta batera eramaten da olioaren edukiontzian uzten den olio erabilia. Olioa eskuarki plastikozko ontzietan uzten denez edukiontzian, hasteko hustu egiten dira ontzi horiek, eta ontziak sailkatzeko planta batera eramaten dira birziklatuak izan daitezen.

Ateratako olioa prozesatu egiten da eduki ditzakeen ura eta elikagai hondarrak kentzeko. Bereizitako ura eta elikagai hondarrak biometanizazio planta batean prozesatzen dira, eta bertan gasa eta argindarra ekoizten da, modu iraunkorrean, prozesu biologiko baten bidez.

Olio garbia biodiesel fabriketara eramaten da erreakzio kimikoen bidez bioerregaiak sortzeko. Kalitatearen aldetik gasolioaren antzeko bioerregai likidoa da biodiesela, eta energia berriztagarriaren iturria da gainera.

Zehazki Txingudin

Ekogras enpresak jaso eta Etxarri Aranatzen (Nafarroa) erabilitako landare-olioa prozesatzeko duen plantara eramaten ditu olioaren edukiontzian uzten diren hondakinak. Berreskuratutako olioa Zornotzan dagoen Bionor biodiesel fabrikara eramaten dute.

Estatistika

Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,81 litro etxeko olio uzten ditu hondakinetan olioaren edukiontzian.

 

Web orriaren oina
© 2025 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)