Pneumatikoak
Garbiguneetan utzi behar dira erabilitako pneumatikoak. Txingudiko eskualdean bada bat Arason (Irun), Decathlon ondoan, eta beste bat Akartegin (Hondarribia), Txiplautik gertu.
Hondakinaren deskripzioa
Era askotako ibilgailuen (autoak, bizikletak, ziklomotorrak) eta makinen (soropila mozteko makinak, orga altxatzaileak) gurpiletan zoladurarekin itsaspen eta marruskadura egokia edukitzeko jartzen diren kautxuzko piezak dira pneumatikoak. Pneumatikoak egiteko erabiltzen den kautxu sintetikoa plastiko bat da, eta desitxuratze elastiko handia jasateko moduko ezaugarri mekanikoa du.
Birziklatzeko prozesua:
Ataltze planta batera eramaten dira Garbigunean utzitako erabileratik kanpoko pneumatikoak. Bertan biltegiratzen dira erabilitako pneumatikoak kudeatzen dituen enpresak jaso arte. Sailkatzeko planta batera eramaten dira ondoren pneumatikoak, eta alde batera uzten dira berrerabili daitezkeenak eta bestea ezin berrerabili daitezkeenak. Berriro ere erabili daitezkeen pneumatikoak aukerako salmentetara bideratzen dira edo birkautxutatzen dira, hau da, higatutako itzulikatze zerrenda ordezkatuta luzatzen zaie bizia. Egoera okerragoan daudenak txikitu edo pikor bihurtzen dira hainbat aplikazio emateko: soropil artifizialeko zelaiak, haurrentzako parkeak, kirola egiteko zoladurak, kautxuzko piezak eta beste batzuk. Bero energia handikoak izaki, erregai gisa erabiltzen ere dira pneumatiko hondatuak energia kontsumo handiko industria instalazioetan, esate baterako zementua egiteko industrietan.
Zehazki Txingudin
Lezon (Gipuzkoa) dagoen Lezo ataltze enpresak jasotzen ditu Araso eta Akartegiko garbiguneetan utzitako pneumatikoak. Handik Signus enpresak (Erabilitako Pneumatikoak Kudeatzeko Sistema Integratua) jasotzen ditu pneumatikoak txikitu edo pikor bihurtzeko dituen plantetara eramateko
Estatistika
Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,25 kilogramo uzten ditu hondakinetan Garbiguneetan.




