Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Argindarra aurrezten duten bonbillak

Itzuli

Garbiguneetan utzi behar dira lanparak eta argiak. Txingudiko eskualdean bada bat Arason (Irun), Decathlon ondoan, eta beste bat Akartegin (Hondarribia), Txiplautik gertu.

Hondakinaren deskripzioa

6 multzotan sailkatu daitezke lanparak eta argiak: hodi flouoreszenteak, deskarga-bonbillak, retrofit LEDS direlakoak, argiak, errotulu argitsuak eta larrialdietarako argiak. Birziklatu daitezkeen materialez osatuta daude, eta barruan zilarbizi kopuru txikiak dauzkate, kontrolpean eduki beharrekoak ingurumenera iristea galarazteko.

Birziklatzeko prozesua

Birziklatzeko planta batera eramaten dira Garbigunean utzitako lanpara eta argiak, eta sailkatu egiten dira han (trinkoak, deskarga eta flouoreszenteak). Lanpara bakoitzak tratamendu berezi bat izaten du berreskuratutako materialak lortu ahal izateko: beira, metalak eta plastikoa. Produktu berriak egiteko erabiltzen dira berreskuratutako materialak. Lanpara berriak egiten dira beira eta zilarbizi puruarekin; zementua egiteko fabriketan erabiltzen dira aluminioa, letoia, kobrea eta beste metal batzuk, eta plastikoa birziklatzeko plantetara eramaten da plastikoa.

Zehazki Txingudin

Ambilamp enpresak jaso eta Madrilen duen birziklatzeko plantara eramaten ditu Araso eta Akartegiko garbiguneetan utzitako lanparak eta argiak.

Estatistika

Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,25 kilogramo uzten ditu hondakinetan Garbiguneetan

 

Web orriaren oina
© 2023 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)