Josteko makina
Garbiguneetan utzi behar dira tresna elektriko edo elektronikoak. Txingudiko eskualdean bada bat Arason (Irun), Decathlon ondoan, eta beste bat Akartegin (Hondarribia), Txiplautik gertu.
Hondakinaren deskripzioa
Zulagailuak, zerrak, josteko makinak, tornuan lantzeko, zulatzeko, josteko, iltzatzeko, soldatzeko, ihinztatzeko eta soropila moztekoak aintzat hartzen dira tresna elektriko edo elektronikoen artean. Oro har, tresna elektriko eta elektroniko guztiak, industrietako gailu finko eta iraunkorrak, handiak, profesionalek instalatuak, izan ezik. Gailu elektriko eta elektroniko guztiek ikur identifikagarri bat dute hiriko gainerako zaborretarik berex eta gaika bildu behar direla adierazteko.
Birziklatzeko prozesua
Sailkatu, garbitu eta bereizten diren planta batera eramaten dira Garbigunean utzitako tresna elektriko eta elektronikoak. Hasteko, deskutsatu egiten dira gailuak, kentzen zaizkie izan ditzaketen pilak, bateriak, tinta-kartutxoak eta tonerrak, eta gero bereizi egiten dira metalak, beira eta plastikoa. Honenbestez lortzen da bigarren lehengai gisa baliatzeko material eta osagaien portzentaje handi samarra.
Burdina, aluminioa, metal baliotsuak dauzkaten kobre kontzentratuak, hainbat plastiko mota eta beira bezalako produktuak lor daitezke. Prozesuaren hasieran bereizten diren pilak, bateriak, tinta-kartutxoak eta tonerrak kudeatzaile espezializatuei igortzen zaizkie, eta gainerako osagaiak metalak urtzeko eta birziklatzeko plantetara eramaten dira.
Zehazki Txingudin
Indumetal enpresak jaso eta Erandion (Bizkaia) duen tratamendu plantara eramaten ditu Araso eta Akartegiko Garbiguneetan uzten diren tresna elektriko eta elektronikoak. Planta hartan lortzen dituzte bigarren lehengai gisa baliatuko diren osagaiak. Osagai hauek Europako hainbat enpresa kudeatzaileetara eta metalak urtzeko eta birziklatzeko plantetara eramaten dira.
Estatistika
Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,25 kilogramo uzten ditu hondakinetan Garbiguneetan.




