Aire girotuko makina

Garbiguneetan utzi behar dira etxetresna elektriko handiak. Txingudiko eskualdean bada bat Arason (Irun), Decathlon ondoan, eta beste bat Akartegin (Hondarribia), Txiplautik gertu.
Hondakinaren deskripzioa
Egokiro ibiltzeko argindarra edo eremu elektromagnetikoak behar dituztenak dira Etxetresna Elektriko Handiak (GAE). Honatx adibide batzuk: hozkailuak, garbigailuak, sukaldeak, estufak, mikrouhin labeak, berogailuak, haize girotuko gailuak, hozteko gailuak... Gailu elektriko eta elektroniko guztiek ikur identifikagarri bat dute hiriko gainerako zaborretarik berex eta gaika bildu behar direla adierazteko.
Birziklatzeko prozesua
Sailkatu, garbitu eta bereizten diren planta batera eramaten dira Garbigunean utzitako Etxetresna Elektriko Handiak. Hasteko, deskutsatu egiten dira gailuak, kentzen zaizkie izan ditzaketen pilak edo bateriak, eta gero bereizi egiten dira metalak, beira eta plastikoa. Honenbestez lortzen da bigarren lehengai gisa baliatzeko material eta osagaien portzentaje handi samarra.
Burdina, aluminioa, metal baliotsuak dauzkaten kobre kontzentratuak, hainbat plastiko mota eta beira bezalako produktuak lor daitezke. Prozesuaren hasieran bereizten diren pilak eta bateriak kudeatzaile espezializatuei igortzen zaizkie, eta gainerako osagaiak metalak urtzeko eta birziklatzeko plantetara eramaten dira.
Zehazki Txingudin
Indumetal enpresak jaso eta Erandion (Bizkaia) duen tratamendu plantara eramaten ditu Araso eta Akartegiko Garbiguneetan uzten diren Etxetresna Elektriko Handiak. Planta hartan lortzen dituzte bigarren lehengai gisa baliatuko diren osagaiak. Osagai hauek Europako hainbat enpresa kudeatzaileetara eta metalak urtzeko eta birziklatzeko plantetara eramaten dira.
Estatistika
Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,25 kilogramo uzten ditu hondakinetan Garbiguneetan.