Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Zukurako bricka

Itzuli

Brik moldeko ontzia da. Edukiontzi horian uzten dira plastikozko eta metalezko ontziak eta brik moldekoak.

Hondakinaren deskripzioa

Brik moldeko ontzia da. Produktu konposatua da. Bauxita (aluminioa), zura (kartoia) eta petrolioa (plastikoa) baliatzen dira lehengai gisa hura egiteko. Birziklatuko bada ezinbestekoa da osagaiak bereiztea. Edarientzako ontzi gisa erabili ohi da molde honetako ontzia

Birziklatzeko prozesua

Jaso eta ontziak sailkatzeko plantara eramaten dira edukiontzi horian uzten diren hondakinak. Planta honetan bereizi egiten dira brik moldeko ontziak beste hondakinetatik Foucault korrontearen bidez. Korronte honek intentsitate biziko gune magnetikoa sorrarazten du brik moldeko ontzian, imanak sorrarazitako gune magnetikoaren kontrakoa; halatan, aluminioa baitu, gainerako ontzietatik bereizten da brik moldeko ontzia. Brik moldeko ontziak bereizi eta gero dagokien siloan uzten dira sakatu ahal izateko. Sailkatutako eta prentsatutako material fardelak biltegiratu egiten dira birziklatzeko plantetara eraman aurretik. Planta haietan berreskuratzen dute brik moldeko ontzietako kartoia birziklatutako paperezko produktuak sortzeko, edo aglomeratuak osatuko dituzte txikitutako brikekin altzariak egiteko.

Zehazki Txingudin

Txingudiko Zerbitzuakek jasotzen ditu edukiontzi horian utzitako brik moldeko ontziak, eta ontziak sailkatzeko plantara eramaten ditu gero, Urnietara (Gipuzkoa). Behin sailkatu eta gero Stora Enso Barcelona S.A. (Bartzelona) birziklatzeko plantara eramaten dira.

Estatistika

Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 15 kilogramo uzten ditu ontzi hondakinetan edukiontzi horian

 

Web orriaren oina
© 2023 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)