Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Arropa eta osagarriak

Itzuli

Edukiontzi zurian uzten dira osaera ezberdineko (kotoia, artilea, akrilikoak eta beste) arropa eta ehunezko osagarriak (oinetakoak, poltsak, gerrikoak).

Hondakinaren deskripzioa

Beren osagaien jatorriaren arabera sailkatu daitezke ehunak eta ehunezko osagarriak. Jatorri naturalekoak izan daitezke, artilea eta zeta bezalakoak, edo jatorri artifizialekoak, rayona eta metalezko haria bezalakoak, edo jatorri sintetikokoak, besteak beste poliesterreko zuntzak bezalakoak.

Birziklatzeko prozesua

Jaso eta birziklatzeko planta batera eramaten dira edukiontzi zurian utzitako arropak eta ehunezko osagarriak. Hasteko, egoera onean daudelako berrerabili daitezkeen arropak bereizten dira ezin berrerabili daitezkeenetatik. Berriro ere erabili daitezkeen arropak moten arabera sailkatzen dira (prakak, brusak, jertseak...), eta paketatzen dira gero musu-truk emateko edo saltzeko.

Ezin berrerabili daitezkeenak berriro ere bereizten dira, zatar bihurtu daitezkeenak batetik eta ezin bihurtu daitezkeenak bestetik. Osagai akrilikoak izateagatik ezin zatar gisa erabili daitekeena, kostu apaleko artikuluak iruteko zuntz bihurtzen da, edo isolagailuak, betegarri-hondarrak eta beste egiteko erabiltzen da.

Zehazki Txingudin

Txingudiko Zerbitzuakek jaso eta Oldberri enpresara (Errenteria) eramaten ditu edukiontzi zurian utzitako hondakinak. Oldberri plantan sailkatu ostean, Gurutze Gorria eta Cáritas bezalako erakundeei ematen zaizkie berriro ere erabili daitezkeenak, eta Oldberri enpresak Errenteria, Irun eta Donostian dituen bigarren eskuko dendetan saltzen dira beste batzuk. Berriro ere ezin erabil daitezkeen arropak Mungian (Bizkaia) dagoen Koopera ehunak tratatzeko plantara eramaten dira.

Estatistika

Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 2,5 kilogramo uzten ditu ehunezko hondakinetan edukiontzi zurian.

*Kalkuluen arabera, berriro ere aprobetxatu daitezke edukiontzi zurian utzitako ehunezko hondakinen % 80-90.

 

Web orriaren oina
© 2023 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)