Azulejuak

Garbiguneetan utzi behar da zaborra. Txingudiko eskualdean bada bat Arason (Irun), Decathlon ondoan, eta beste bat Akartegin (Hondarribia), Txiplautik gertu.
Hondakinaren deskripzioa
Hondakin bizigabea da zaborra (industria hondakin ez arriskutsua). Besteak beste, adreilu, hormigoi, kareore, altzairu, burdina eta zur hondakinen edo zatien multzoak osatzen du; hondakin horiek eraikuntza, birmoldatze edo eraikin, bizitegi eta gisakoen eraispenetik etorritako zaborrak dira.
Birziklatzeko prozesua
Era guztietako hondakin bizigabeak (zaborra, pladurra, plastikoa, beira laua) jasotzen dituzten bizigabeen hondakindegira eramaten da Garbigunean utzitako zaborra; egun birziklatu ezin diren hondakinak dira. Bizigabeen hondakindegian lursailetan uzten dira hondakinak, hondakin mota bakoitza leku jakin batean. Hondakin guztiak trinkotu eta ahalik eta gehien prentsatzen dira ahalik eta bolumen txikiena har dezaten.
Zehazki Txingudin
Txingudiko Zerbitzuakek Gaintxurizketako (Irun) Arasoko bizigabeen hondakindegira eramaten du Araso eta Akartegiko garbiguneetan utzitako zaborra.
Estatistika
Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,25 kilogramo uzten ditu hondakinetan Garbiguneetan.