Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Atlasa

Itzuli

Papera da, eta beraz edukiontzi urdinean utzi behar da, paper eta kartoizko hondakinak uzten diren edukiontzian.

Hondakinaren deskripzioa

Produktu naturala da, berriztagarria eta birziklagarria. Zuhaitzen egurra da kartoia eta papera egiteko lehengaia. Egurrean dauden zelulosazko zuntzekin egiten dira kartoia eta papera

Birziklatzeko prozesua

Edukiontzi urdinean uzten diren hondakin hauek jaso eta papera eta kartoia berreskuratzeko lekura eramaten dira. Erabilitako papera eta kartoia biltegi batera eramaten dira multzotan sailkatzeko, prestatzen dira gero, fardeletan jarri eta paper fabrikara igortzen dira azkenik.

Birziklatutako paper eta kartoiarekin produktu berriak egin daitezke, esate baterako, paper grafikoak (kazeta, liburu, gutun-azal, folio eta beste),  ontzientzako paperak eta bilgarriak (kartoi izurtuko kaxak, poltsak, zakuak...), komuneko papera eta garbitzeko edo lehortzeko paperak (eskuzapitxoak, sukaldeko papera, ahozapiak...) eta paper bereziak (iragazki-paperak, paper apaingarriak, paper auto-itsasgarriak, , paper metalizatuak...)

Zehazki Txingudin

Txingudiko Zerbitzuakek jasotzen ditu edukiontzi urdinean uzten diren hondakinak, eta Hernanin papera eta kartoia berreskuratzeko dagoen Desparnosa enpresara eramaten ditu. Gero Zaragozan dagoen Saica paper fabrikara eramaten dira.

Estatistika

Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 36 kilogramo uzten ditu paper eta kartoi hondakinetan edukiontzi urdinean.

*Kalkuluen arabera 28.000 litro ur aurrezten dira eta 17 zuhaitzen mozketa saihesten da birziklatzen den paper tona bakoitzeko.

 

Web orriaren oina
© 2023 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)