Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Azazkaletako margo ontzia

Itzuli

Beirazko ontzia da. Iglu edo edukiontzi berdean uzten dira beirazko botilak, poteak eta flaskoak, tapoirik gabe, tapoiak beirazkoak ez badira.

Hondakinaren deskripzioa

Silize harearekin, sodio karbonatoarekin eta kareharriarekin egiten da beirazko ontzi bat, lehengaiak gutxi gorabehera 1.500ºC-tan daudela. Ez dugu “kristal” hitza erabili behar beirazko ontzia deskribatzeko. Izan ere, ez dira edukiontzi berdean utzi behar ispilu edo leihoa bezalako kristalezko hondakinak.

Birziklatzeko prozesua

Jaso eta beira sailkatzeko plantara eramaten dira edukiontzi berdean utzitako hondakinak. Planta honetan ezpurutasunak (papera, metalak eta beste) kentzen zaizkie ontziei, txikitu egiten dira gero eta kaltzin (bereizitako beira, garbia eta ehoa) bihurtzen dira. Horra hor urtuta beirazko ontzi berriak egiteko erabiltzen den lehengaia. Birziklatutako beirak jatorrizko lehengaiek (harea, soda eta kareharria) baino urtze tenperatura baxuagoa eskatzen du, eta honenbestez, energia gutxiago kontsumitzen da ontzi berriak egiteko prozesuan. Bildutako beirazko ontzien % 100a birziklatzen dela nabarmendu beharra dago

Zehazki Txingudin

Ecovidriok jaso eta Laudioko (Araba) beira sailkatzeko plantara eramaten ditu edukiontzi berdean utzitako hondakinak. Behin kaltzina lortuta birziklatutako beirazko ontzi berriak egiten dira Vidrala beira fabrikan (Laudio).

Estatistika

Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 29 kilogramo uzten ditu beirazko hondakinetan edukiontzi berdean.

* Tona bat kaltzina baliatuta 1,2 tona aurrezten dira lehengaietan eta 130 kg petrolioan.

 

Web orriaren oina
© 2023 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)