Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Arraina

Itzuli

Edukiontzi marroian utzi behar dira hondakin organikoak.
Ongi itxitako poltsa konpostagarrietan utzi behar dira edukiontzi marroiko hondakin guztiak, sekula ere ez plastikozko poltsetan.

Hondakinaren deskripzioa

Usteltzeko moduko gai organikoen hondakinak dira, edukiontzi marroian jasotzen diren hondakinak. Deskonposizioaren bidez konpost (ongarri organikoa) bihurtu daitezkeen hondakin organikoak dira.

Birziklatzeko prozesua

Jaso eta konposta egiteko plantara eramaten dira edukiontzi marroian uzten diren hondakinak. Plantara iristean, eduki ditzakeen gai ez organikoetatik bereizten da biohondakina, ondoren inausketetatik etorritako hondakinekin nahasteko (material egituratzailea). Pilatan metatzen da nahasketa hau, eta aldiro-aldiro iraultzen da egokiro aireztaturik eta homogeneizaturik egon dadin.

Lehen fase hau igarota, nahasketa heltzeko fasea iristen da, konposta osatzeko. Konposta osatzean bahetu egiten da. Azkenik, biltegiratu egiten da konposta eta kontrol analitikoak eta fisikoak, kimikoak eta bakteriologikoak egiten zaizkio. Laborantzan eta lorezaintzan lurrarentzako ongarri organiko gisa erabiltzen da gisa honetan lortutako konposta.

Zehazki Txingudin

Txingudiko Zerbitzuakek jaso eta Azpeitian dagoen Lapatxeko konpost plantara eramaten ditu edukiontzi marroian utzitako hondakinak. ‚ÄúGipuzkoako Konposta‚ÄĚ da Lapatxeko Konpost Plantan lortzen den konpostak merkatuan duen izena.

Estatistika

Txingudiko biztanle bakoitzak urtean gutxi gorabehera 2,49 kilogramo uzten ditu hondakin organikoetan edukiontzi marroian.

 

Web orriaren oina
© 2023 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)