Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia (Astelehenetan)
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

PDA

Itzuli

Garbiguneetan utzi behar dira osagai elektriko edo elektronikoak dauzkaten kirol edo aisialdirako jostailuak eta ekipoak.. Txingudiko eskualdean bada bat Arason (Irun), Decathlon ondoan, eta beste bat Akartegin (Hondarribia), Txiplautik gertu.

Hondakinaren deskripzioa

Bideo-jokoen kontsola eramangarriak, kirola egiteko ordenagailuak, txanponjaleak, tren elektrikoak eta osagai elektrikoak edo elektronikoak dauzkaten kirol ekipoak aintzat hartzen dira kirolerako edo aisialdirako jostailu eta ekipoen artean. Gailu elektriko eta elektroniko guztiek ikur identifikagarri bat dute hiriko gainerako zaborretarik berex eta gaika bildu behar direla adierazteko.

Birziklatzeko prozesua

Sailkatu, garbitu eta bereizten diren planta batera eramaten dira Garbigunean utzitako gailu elektronikoak. Hasteko, eskuz bereizten dira hodi katodikoak dituzten gailuak (telebistak eta monitoreak). Gero deskutsatu egiten dira gailuak, kentzen zaizkie izan ditzaketen pilak edo bateriak, eta gero bereizi egiten dira metalak, beira eta plastikoa. Honenbestez lortzen da bigarren lehengai gisa baliatzeko material eta osagaien portzentaje handi samarra.

Burdina, aluminioa, metal baliotsuak dauzkaten kobre kontzentratuak, hainbat plastiko mota eta beira bezalako produktuak lor daitezke. Prozesuaren hasieran bereizten diren pilak, bateriak, tinta-kartutxoak eta tonerrak kudeatzaile espezializatuei igortzen zaizkie, eta gainerako osagaiak metalak urtzeko eta birziklatzeko plantetara eramaten dira.

Zehazki Txingudin

Indumetal enpresak jaso eta Erandion (Bizkaia) duen tratamendu plantara eramaten ditu Araso eta Akartegiko Garbiguneetan uzten diren jostailuak eta kirol ekipoak. Planta hartan lortzen dituzte bigarren lehengai gisa baliatuko diren osagaiak. Osagai hauek Europako hainbat enpresa kudeatzailetara eta metalak urtzeko eta birziklatzeko plantetara eramaten dira.

Estatistika

Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,25 kilogramo uzten ditu hondakinetan Garbiguneetan.

 

Web orriaren oina
© 2026 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)