Egurra
Garbiguneetan utzi behar dira inaustetik etorritako hondakinak. Txingudiko eskualdean bada bat Arason (Irun), Decathlon ondoan, eta beste bat Akartegin (Hondarribia), Txiplautik gertu.
Hondakinaren deskripzioa
Zuhaitz edo zuhaixka bat inaustean gelditzen diren hondakinak dira, hau da, adar eta hostoen multzoa.
Birziklatzeko prozesua
Tratamenduaz arduratzen den enpresak jasotzen ditu Garbigunean uzten diren hondakinak bere plantan tratatzeko. Bertan konposta egiteko material egituratzaile gisa baliatzen du.
Zehazki Txingudin
Andoaingo (Gipuzkoa) Vivero Urkiondo enpresak jasotzen ditu Araso eta Akartegiko garbiguneetan utzitako hondakinak, eta eurek ekoitzi eta merkaturatzen duten konposta egiteko material egituratzaile gisa erabiltzen dute
Estatistika
Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,25 kilogramo uzten ditu hondakinetan Garbiguneetan.




