Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Argazki kamara

Itzuli

Garbiguneetan utzi behar dira kontsumorako gailu elektronikoak. Txingudiko eskualdean bada bat Arason (Irun), Decathlon ondoan, eta beste bat Akartegin (Hondarribia), Txiplautik gertu.

Hondakinaren deskripzioa

Irratiak, telebistak, goi-fidelitateko kateak, anplifikagailuak, musika tresnak, bideoak, bideo-kamerak eta soinuak edo irudiak erregistratzen eta birsortzen dituzten beste gailu batzuk aintzat hartzen dira gailu elektronikoen artean. Gailu elektriko eta elektroniko guztiek ikur identifikagarri bat dute hiriko gainerako zaborretarik berex eta gaika bildu behar direla adierazteko.

Birziklatzeko prozesua

Sailkatu, garbitu eta bereizten diren planta batera eramaten dira Garbigunean utzitako gailu elektronikoak. Hasteko, eskuz bereizten dira hodi katodikoak dituzten gailuak (telebistak eta monitoreak). Gero deskutsatu egiten dira gailuak, kentzen zaizkie izan ditzaketen pilak edo bateriak, eta gero bereizi egiten dira metalak, beira eta plastikoa. Honenbestez lortzen da bigarren lehengai gisa baliatzeko material eta osagaien portzentaje handi samarra.

Burdina, aluminioa, metal baliotsuak dauzkaten kobre kontzentratuak, hainbat plastiko mota eta beira bezalako produktuak lor daitezke. Prozesuaren hasieran bereizten diren pilak eta bateriak kudeatzaile espezializatuei igortzen zaizkie, eta gainerako osagaiak metalak urtzeko eta birziklatzeko plantetara eramaten dira.

Zehazki Txingudin

Indumetal enpresak jaso eta Erandion (Bizkaia) duen tratamendu plantara eramaten ditu Araso eta Akartegiko Garbiguneetan uzten diren gailu elektronikoak. Planta hartan lortzen dituzte bigarren lehengai gisa baliatuko diren osagaiak. Osagai hauek Europako hainbat enpresa kudeatzailetara eta metalak urtzeko eta birziklatzeko plantetara eramaten dira.

Estatistika

Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,25 kilogramo uzten ditu hondakinetan Garbiguneetan.

 

Web orriaren oina
© 2023 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)