Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Aerosola (ontzia)

Itzuli

Metalezko ontzia da. Edukiontzi horian uzten dira plastikozko eta metalezko ontziak eta brik moldekoak.

Hondakinaren deskripzioa

Metalezko ontzia da. Altzairua lortzeko burdina-mea (pirita) eta aluminioa lortzeko bauxita dira metalezko ontziak egiteko lehengaiak. Guztiz birziklagarriak dira metalezko ontziak, eta mugarik gabe birziklatu daitezke haiek eratzen dituzten lehengaiak.

Birziklatzeko prozesua

Jaso eta ontziak sailkatzeko plantara eramaten dira edukiontzi horian uzten diren hondakinak. Planta honetan bereizi egiten dira metalezko ontziak beste hondakinetatik elektroiman baten bidez. Plastikozko ontzietatik bereizi eta gero, burdinazko ontziak eta aluminiozkoak bereizten dira Foucault korrontearen bidez. Korronte honek intentsitate biziko gune magnetikoa sorrarazten du aluminiozko ontzian, imanak sorrarazitako gune magnetikoaren kontrakoa; halatan, gainerako burdinazko ontzietatik bereizten da aluminiozko ontzia. Metalezko ontzi guztiak bereizi eta gero dagokien siloetan uzten dira sakatu ahal izateko. Sailkatutako eta prentsatutako material fardelak biltegiratu egiten dira birziklatzeko plantetara eraman aurretik. Birziklatzeko planta hauetan egiten dituzte metalezko produktu berriak.

Siloak

Ontziak

Produktu berriak

Burdinazko ontziak

Kontserba-potoak

Burdinazko xaflak hainbat industria sektorerentzat

Aluminiozko ontziak

Edari-potoak

Etxebizitza eta leihoak, autoen karrozeria eta ontziak egiteko

Zehazki Txingudin

Txingudiko Zerbitzuakek jasotzen ditu edukiontzi horian utzitako brik moldeko ontziak, eta ontziak sailkatzeko plantara eramaten ditu gero, Urnietara (Gipuzkoa). Behin sailkatu eta gero birziklatzeko plantetara eramaten dira, altzairua  Lajo y Rodríguez S. A. (Araba) plantara, eta Reydesa Recycling S. A. (Araba) plantara.

Estadistika

Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 15 kilogramo uzten ditu ontzi hondakinetan edukiontzi horian.

 

Web orriaren oina
© 2023 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)