Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Plastikozko kontserba potoa

Itzuli

Plastikozko ontzia da. Edukiontzi horian uzten dira plastikozko eta metalezko ontziak eta brik moldekoak.

Hondakinaren deskripzioa

Plastikozko ontzia da. Petroliotik eratorritako konposatu organikoek eta beste substantzia naturalek osatua da plastikoa. Prozesu kimikoen bidez hainbat plastiko mota lortzen dira: Polietileno Tereftalatoa (PET), batez ere plastikozko botilak egiteko erabilia; Dentsitate handiko Polietilenoa (PEAD), batik bat garbikarien ontziak egiteko erabilia; Dentsitate apaleko Polietilenoa (PEBD), nagusiki poltsak egiteko erabilia; Polipropilenoa (PP), batez ere tapoiak egiteko erabilia; eta Poliestirenoa (PS), eskuarki elikagaientzako azpilak egiteko erabilia.

Birziklatzeko prozesua

Jaso eta ontziak sailkatzeko plantara eramaten dira edukiontzi horian utzitako hondakinak. Plantan PET, PEAD, PEBD eta bitariko plastikotan, PP eta PS plastikoetan, bereizten dira plastikozko ontziak.

Behin plastikozko ontzi guztiak bereizi eta gero, dagozkien siloetan uzten dira behar bezala prentsatzeko. Gero biltegiratu egiten dira sailkatutako eta prentsatutako fardelak birziklatzeko plantetara eramateko. Planta hauetan grantza bihurtzen dira, plastikozko produktu berriak egiteko lehengai.

Siloak

Ontziak Produktu berriak

PET

Ur, freskagarri, olio botilak, pizzaren oinarriak... Ehunezko zuntzak, lotzeko ailarak edo xingolak, elikagaiak ez diren produktuentzako ontziak...
PEAD Esne botilak, drogeriako botilak... Garbigarri botilak, hodiak, industria-zakuak...
PEBD Erosketetarako poltsak, aperitifentzako poltsak, plastikozko bilgarriak... Zakar poltsak, hiriko altzariak, hodiak...
Bitariko plastikoa Tapoiak, jogurt ontziak, azpilak... Loreontziak, automobilgintzarako produktuak, hiriko altzariak...

Zehazki Txingudin

Txingudiko Zerbitzuakek jasotzen ditu edukiontzi horian utzitako hondakinak, eta ontziak sailkatzeko plantara eramaten ditu gero, Urnietara (Gipuzkoa). Behin sailkatu eta gero birziklatzeko plantetara eramaten dira: bitariko plastikoa Ligeplas S. L. plantara (Toledo),  PET Clear Pet S. L. plantara (Valentzia), PEAD Replacal S. L. plantara (Palentzia) eta PEBD Bizkaiko Plastiko Berziklategia S. L. plantara, Zornotzara (Bizkaia).

Estatistika

Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 15 kilogramo uzten ditu ontzi hondakinetan edukiontzi horian.

 

Web orriaren oina
© 2023 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)