Egiteko honetan ura presioz botatzen da hodi malguek edo ibilgailu mekanizatuek lagundurik. Urarekin garbituak izateko beharra duten lekuetan bururatzen da, batez ere espaloietan, oinezkoentzako eremu publikoetan eta galtzadetan.
Gisa honetan garbiketa maila handia lortzen da, ura zoladurara presioz boteaz hondakin, hauts eta partikula txiki guztiak eramaten baititu berekin batean. Udan presiorik gabeko urarekin bururatzen diren ureztatze lanek hezetasun mailari eusteko eta atmosferako poluzioa murrizteko bururatzen dira, batez ere zirkulazio handiari leku egiten dioten kaleetan.