Edukiontzi marroia: etxean sortzen ditigun jatorri begetaleko hondakin organikoak gaika bildu eta kaleko edukiontzi marroian datza, ondoren konpostaje planta batera eramateko.
Birziklatu zalantzarik gabe [PDF]
Zer eskaintzen dizu Txingudi Zerbitzuak erakundeak?
- 1. Poltsa konpostagarriak
- 2. 10 litroko edukiera duen kubo berezi bat
Apunta zaitez!
Eman izena telefono honetara deituta: 900 119 384 edo bete ondoren ageri den galdetegia
Edukiontzi marroian utzi ditzaket...
Hauek bai
- Fruta eta barazki hondakinak gordinak edo prestatuak
- Animalia jatorriko hondakinak: haragia edo arraina (Hezurrak, haragi sukaldatua, marisko eta arrain hondakinak, txirla eta mkuskuiluen oskolak...)
- Patata azalak
- Gatzozpindutako entsalada hondakinak
- Pasta eta arroz hondakinak
- Lekale hondakinak
- Kafe hondarrak
- Infusio poltsatxoak
- Kortxo naturaleko tapoiak
- Sukaldeko paper erabilia
- Fruitu lehorren hondakinak
- Landareen loreak eta hostoak
- Ogi hondarrak
- Gazta azalak
- Txotxak
- Alpistea
- Fruta hezurrak
- Arrautza oskolak
- Baratzeko hondakinak
- Belarra
- Poltsa biodegradagarriak
Hauek ez
- Olioa edo beste edozein likido
- Hautsak
- Pixoihalak
- Komuneko papera
- Inauste adarrak
- Xurgatze edo erraztatze zaborrak
- Tabako muturrak edo hautsa
- Plastikozko edozein poltsa